Zinema eta solasaldia zuzendariarekin: Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere

Noiz
Eguna: 2020/02/27, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00
Deskribapena

SUNCINE Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren (FICMA) 17. erakusketarekin lotutako jarduera.

Lekua: Aldabe gizarte etxea

Ordutegia: 19:30

Sinopsia:

Urte bete prestaketetan aritu ondoren “OXIGENOA EUSKARARI 6000 METROAN ERE” espedizioa Nepaleko Himalaiara abiatu zen 2018ko urriaren 10ean. Espedizioan 12 euskal mendizale gazte eta 9 xerpa gazte, denok bateginik ibilaldi luzea burutu zuten Txomolungma (Everest) munduko mendirik garaienaren inguruan.

Euskal Espediziokideak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdikoak izan genituen 14 urtetik 18 urteartekoak. Xerpa gazteak berriz Khumbu eskualdekoak: Portse, Khumjung, Thame eta Thamo herrixkakoak hauek ere adin berekoak.

Zuzendaria: Felipe Uriarte

Iraupena: 60'

Herrialdea: Euskadi

Urtea: 2019

https://www.youtube.com/watch?v=eBXMLxZfjmM(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: