Udan Gozatu! - Udaleku Konbinatuak

Hartzaileak

2015ean, 2016an eta 2017an jaiotako haurrak

Kokapena

Gamarrako Kolonia: familiek euren seme-alabak eraman eta jasoko dituzte Aranbizkarra HLHIan(Beste leiho batean irekiko da). Goizean Gamarrako parkera joango dira eta bazkalordutik atera arte ikastetxean egongo dira.

Mendizorrotzako Kolonia: familiek euren seme-alabak eraman eta jasoko dituzte Miguel de Cervantes HLHI(Beste leiho batean irekiko da)an. Goizean Mendizorrotzako parkera joango dira eta bazkalordutik atera arte ikastetxean egongo dira.

Antolakuntza

Plazen eskaintza lekua eta daten arabera
Kodea Lekua Datak Plaza kopurua
1017 Gamarra – CEIP Aranbizkarra Ekainak 24 – uztailak 5 50
1018 Gamarra – CEIP Aranbizkarra Uztailak 8 – 19 50
1019 Mendizorrotza CEIP Miguel de Cervantes Ekainak 24 – uztailak 5 40
1020 Mendizorrotza – CEIP Miguel de Cervantes Uztailak 8 – 19 40

Ordutegia: 09:30etik – 16:30era, astelehenetik ostiralera.

Hizkuntza: euskaraz

Prezioa:

  • Tarifa arrunta: 102,40euro
  • Bekadun tarifa: 51,20 euro

Deskribapena

  • Udaleku konbinatuak 7 eta 9 urte bitarteko haurrentzako jarduerak dira.
  • Udako oporretan hiriko bi ikastetxeetako espazioetan eskaintzen da. Goizak Gamarran (Aranbizkarra HLHI) edo Mendizorrotzan ( M. Cervantes HLHI) igaroko dituzte eta bazkal orduan ikastetxeetara bueltatuko dira.
  • Aukera ematen dute haurren arteko elkarbizitzarako, jarduera anitzez, aire zabaleko jolasez, eta igerilekuaz gozatzeko eta jolas-ingurunean euskararekin harremana izateko.
  • Ekintzaren ordutegiak jantokiaren zerbitzua du barne. Gamarrarako edo Mendizorrotzarako garraioa ere barne hartzen du, joan-etorria autobusez egingo da egokitutako ikastetxetik.

Informazio gehiago

Udaleku Konbinatuak Udan Gozatu! opor-jardueren eskaintzaren parte dira.

Antolatzailea: Udal Hezkuntza Zerbitzua | Telefonoa: 945 161 227 | email: eplatas@vitoria-gasteiz.org | www.vitoria-gasteiz.org/educacion

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.