2026-2027 ikasturterako, kirol, gizarte, kultur eta arte arloko jarduera ugari eskaintzen dizkizu Gasteizko Udalak, gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan. Izena emateko, jarduera batzuetan zozketa egiten da; beste batzuetan, berriz, zozketarik gabe egiten da izen-ematea, plazak agortu arte.
Irailaren 4an zozketa egin da, plazak esleitzeko hurrenkera zehazteko. Lortu den zenbakia 33790 izan da.
Plaza lortu duzun jakinaraziko dizugu e-mail edo SMS bidez. Ere kontsulta dezakezu:
Gogoratu hiru esleipen-txanda automatikoren bidez banatzen direla plazak.
Plaza mantendu nahi baduzu, ezinbestekoa da txanda bakoitzerako ezarritako epearen barruan berrestea ordainketa egitea. Ordainketa garaiz egiten ez baduzu, plaza galdu egingo da eta beste pertsona bati esleituko zaio.
Txandetako batean ere plazarik lortu ez baduzu, hutsik dauden plazak lor ditzakezu oraindik:
Jardueren bilatzailea
Ikusi liburuxka | Ikusi deskribapenak
Ikusgai daude Gizarte etxeetako jardueren zozketaren oinarriak
Plazak hurrenkeran betetzen dira.
Izen-ematea berritzeko, nahitaezkoa da saioen % 50era joan izana. Ez da hutsegiteak justifikatzeko egiaztagiririk onartuko.
Gizarte-etxeen denboraldia 2026ko urriaren 1ean hasi eta 2027ko ekainaren 21ean amaituko da. Data horien barruan betiere, jarduera bakoitzak hasiera- eta amaiera-data desberdinak izan ditzake. Sar zaitez zure jardueran eta kontsultatu informazioa hor bertan: ikusi jarduerak.
Egutegia 26-27
Arreta emateko telefonoa: 010 (edo 945 16 11 00).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.