2025-2026 ikasturterako, kirol, gizarte, kultur eta arte arloko jarduera ugari eskaintzen dizkizu Gasteizko Udalak, gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan. Izena emateko, jarduera batzuetan zozketa egiten da; beste batzuetan, berriz, zozketarik gabe egiten da izen-ematea, plazak agortu arte.
Uztailaren 10etik irailaren 3ra bitartean:
Zozketan izena eman
Jardueren bilatzailea
Ikusi liburuxka
Ikusi deskribapenak
Edizio honetan berrikuntzak daude zozketan eta plazen esleipenean. Garrantzitsua da izena eman aurretik oinarriak kontsultatzea.
Zozketaren oinarriak
Plazak hurrenkeran betetzen dira.
Izen-ematea berritzeko, nahitaezkoa da saioen % 50era joan izana. Ez da hutsegiteak justifikatzeko egiaztagiririk onartuko.
Gizarte-etxeen denboraldia 2026ko irailaren 30ean hasi eta 2027ko ekainaren 21ean amaituko da. Data horien barruan betiere, jarduera bakoitzak hasiera- eta amaiera-data desberdinak izan ditzake. Sar zaitez zure jardueran eta kontsultatu informazioa hor bertan: ikusi jarduerak.
Egutegia 26-27
Arreta emateko telefonoa: 010 (edo 945 16 11 00).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.