Udaleko Hezkuntza Jarduerak– Ba al dakizu zer jaten duzun? Eskura duzu aukerarik osasungarriena!

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Osasun Inkesta Nazionalaren datuen arabera (eskuragarri dagoen azken erreferentzia 2017koa da), Euskadiko 2 eta 17 urte bitarteko mutilen % 8k eta nesken % 5,7k obesitatea dute. Gehiegizko pisuari dagokionez, ehuneko hori % 25,9ra igotzen da mutilen artean, eta % 25era neskengan. Obesitate-epidemiak eragin zuzena du II motako Diabetes Mellitusaren intzidentzian.

Arabako Diabetes Elkarteak (ADA) informazio- eta dibulgazio-jarduerak sustatzen ditu, diabetes-mota horri buruzko ezagutza zabaltzeko, jendartean ikusarazteko, biztanle guztien artean bizi-ohitura osasungarriak sustatze aldera.

Topaketa eta lantegien bidez, ohitura horiekiko atxikimendua bideratu nahi dugu: haurren obesitatearen aurkako borroka nabarmendu nahi dugu, “zabor” janaririk gabeko edo aurrekozinaturik gabeko dieta osasuntsuen beharra azpimarratu (bereziki dieta mediterraneoa) eta ariketa fisikoa egitea gomendatu.

Beraraizko materialak prestatuko ditugu nutrizionista profesionalen eskutik, eta zenbait produktu aurkeztuko ditugu nutrizio-etiketak irakurri eta ulertzeko, helburu hauekin:

  • Norberaren premia eta lehentasunetara egokitzen diren erabakiak hartzea.
  • Alergiak eta intolerantziak eragiten dituzten substantzia edo osagaien inguruan informazioa zabaltzea.
  • Produktuak alderatzea eta aukerarik egokienak hautatzea.

Erosketa nolakoa, janak ere halakoak izango dira!

Baloreak

Bizi kalitatea.

Helburuak

Lantegiaren helburua elikagai osasungarrienak aukeratzen laguntzea da, nutrizio-etiketak irakurri ondoren.

  • Nutrizio-etiketak irakurtzearen eta ulertzearen garrantziaz sentsibilizatzea.
  • Adingabeen autonomia sustatzea erosketa osasungarriak egiteko.
  • Adingabeak bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituzten jardueretan inplikatzea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea (ikasgelak ordenagailua izan beharko du).
  • Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxeak eta Arabako Diabetes Elkarteak adostu beharreko egunetan.
  • Iraupena: ordubete.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

  • Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
  • Telefonoa: [[telefonoa:945 161 502]]
  • Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org

Laguntzailea

ADA – Arabako Diabetes Elkartea

Web orria: adalava.es(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.