Udaleko hezkuntza jarduerak– Goazen eskolara, Eginaren Eginez-ekin batera
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna
Deskribapena
Jarduera honen bitartez, harremana egin nahi dugu ikasgelako ingurunean desgaitasuna duten pertsonekin xede hauen bila: taldeko emakumeen eta gizonen errealitate askotarikoak ezagutaraztea eta horien inguruan irudi positiboak eta errespetuzkoak sustatzea, mito eta estereotipo negatiboak baztertuz. Eskola-eremuan giza dibertsitatea errespetatzeko eta baloratzeko jarrera sustatzen lagundu nahi dugu, ikasleei –eta hezkuntza-komunitateko gainerakoei– beren biografian zehar lagun diezaieten. Hasteko, eskola inklusibo bat bultzatu nahi dugu, ikasle eta hezkuntza-komunitate guztiak errespetuko dituena, norberaren indibidualtasuna aintzat hartuko duena, bai ikasleentzat, bai haien familientzat ere.
Besteak beste, Auzokideak gida didaktikoa, aniztasunaren komikia, kartelak, liburuxkak, zenbait kanpainetako eranskailuak eta baliabide-gidak banatuko dira.
Baloreak
Inklusioa.
Helburuak
- Ikastetxe eta ikasgeletan bizikidetza eta aniztasuna ezagutzeko, ulertzeko eta errespetatzeko hezkuntza-eredua sustatzea.
- Desgaitasun mota desberdinak ezagutaraztea.
- Desgaitasuna duten haurren errealitatea, mugak eta gaitasunak ezagutzeko aukera ematea haurrei, bai eta gai horri buruz soprtzen zaizkien edozertaz galdetzeko aukera ematea ere.
- Desgaitasuna duten pertsonen muga eta gaitasunei buruzko aurreiritziak apurtzea.
Hartzaileak
EPOko ikasleak (Derrigorrezko Lehen Hezkuntza), DBHko ikasleak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi-Mailako Lanbide Heziketa, Goi-Mailako Lanbide Heziketa.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxean (ikasgelak ordenagailua izan beharko du).
- Egutegia: 2023-2024 ikasturtea.
- Ordutegia: ikastetxeak eta Eginaren Eginez elkarteak adostu beharreko egunetan.
- Iraupena: ordubete.
- Hizkuntza: gaztelania, euskera.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
- Prezioa: doan.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Laguntzailea
Eginaren eginez – Desgaitasun fisikoa duten pertsonen Arabako Elkartea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.