“Concilia” gunea

Jolaserako eta harremanetarako gune honetan, 4 hilabetetik 12 urtera bitarteko haurrak monitoreekin daude. Jolastu, etxeko lanak egin eta beste haur batzuekin harremanetan egon daitezke.

Espazioa Uda ibaiaren kalea 1. zenbakian dago.

Nork eska dezake?

Haurrak zaintzeko laguntza behar duten familiak, gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-jarduerak, lan-jarduerak edo bestelako kudeaketak egiten dituzten bitartean (kontsulta medikoak, elkarrizketak, kudeaketa administratiboak...). Larrialdi egoerei ere erantzun diezaieke, esaterako, ospitaleko larrialdiei.

Ordutegia

  • Eskola-aldiko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:30era.
  • Eskolarik gabeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara.

Non eska daiteke informazio gehiago edo eskabidea egin?

Bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, edo pertsona artatzen den gizarte-zerbitzuan.

Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.