Bermeak edo fidantzak itzultzeari buruzko ohiko galderak

Mezu bat jaso dut fidantza baten itzultzeaz jakinarazten, baina adierazpenak ez du argi azaltzen zein itzultzen zaidan.
Jakinarazpenaren testuan kalea edo identifikazioa ahalbidetzen duen beste azalpenen bat adierazten ez bada, harremanetan jarri behar duzu jaso duzun mezuaren goiburuan ageri den fidantzaren gordailua eskatu zizun udal zerbitzuarekin.
Fidantza baten itzulketaren berri ematen duen mezua jaso dut. Noiz sartuko didate zenbatekoa?
Mezua udalak ordainketa egina duenean bidaltzen da.
Mezua jaso dut baina banku kontuan ez dut kopurua sartuta.
Egiazta ezazu mezuan adierazten den banku kontua zuzena dela. Baldin eta banku kontua ez bada zuzena eta banku-erakunde bereko beste kontu batzuen titularra izanez gero, agian diru-sarrera kontu horietako batean egin da.
Hala ere, Udalarekin zorrak bazenituen, udalak itzuli beharrekoa erabili du kobratzeko, eta hori mezuaren amaieran jakinarazten zaizu.
Berme baten itzulketari buruz jasotako mezu batean diru-sarrerarako banku kontua ez da zuzena. Nola eman dezaket kontu zuzenaren berri?
E-maila bidali behar duzu hona: tesoreria@vitoria-gasteiz.org eta bertan azaldu labur gertatu dena, eta honako datuak adierazita: NAN / IFZ zkia, izen osoa, itzulketaren azalpena, zenbatekoa eta itzulketaren titularraren banku-kontu zuzena 20 digituekin.
Itzulketaren jakinarazpenean adierazten den zenbatekoa edo kobratutako kopurua ez dator bat fidantza gisa sartutako kopuruarekin.
Udalarekin zorrak bazenituen udalak itzuli beharrekoa erabili du kobratzeko, eta hori mezuaren amaieran jakinarazten zaizu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.