Eraikina
Eraikin zabala, modernoa, erabilera anitzekoa eta erosoa da Gasteizko Europa Jauregia eta, goitik behera berritu ondoren, arkitektura jasangarriaren erreferentzia bihurtu da.
Hogei lantaldetik gora jardun daitezke aldi berean hango aretotan, eta hasieran baino lau aldiz jende gehiago hartzen du (1.499 lagun orduan, 5.700 orain).
Handitze-lanak
Hiru eremu nagusitan banatu da lekua: iparraldekoan, biltzarrak eta bilerak egiten dira batik bat; hegoaldekoa, lehen kirol-eremua zen hura, erabat berritu da eta erakusketak egiteko erabiltzen da batez ere; erdialdekoan, azkenik, auditorium berri bat egin da, María de Maeztu. Leku handiagoa du auditorium berriak lehendik dagoen Francisco de Vitoria izenekoak baino.
Auditorium horiez gain, 11 hitzaldi-areto, bi areto osagarri eta zabalera handiko eta erabilera anitzeko zazpi eremu daude. Biltzarrak, azokak eta era guztietako ekitaldi sozialak egin daitezke areto horietan.
Lotutako informazioa
- Vitoria-Gasteiz Biltzarrak - Harremanetan jartzea eta informazioa eskatzea
- Convention Bureau - Bulegoa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.