Proiektu jasangarria - Europa Biltzar Jauregia

Palacio de Congresos Europa – Edificio

Europa Biltzar Jauregia, eraberritu ondoren, kirol, aisialdi, kultura eta kongresu espazioak konbinatzen zituen diziplina anitzeko eraikina izatetik, gaur egun kongresuetarako soilik erabiltzera igaro zen.

Jauregia berritzeko lanetan, zenbait neurri hartu ziren baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzeko eta energia-kontsumoa % 60 jaisteko: hobekuntzak inguratzailearen isolamenduan eta estankotasunean, eguzki-kontrola sabai-leihoetan, eraginkortasun handiagoko instalazioak jartzea, aire berritua energia sortzeko erabiltzea, etab. Halaber, ingurumenari ahalik eta inpakturik txikiena eragiteko ahaleginak egin ziren: hondakin gutxiago sortu da, eta C02-aren emisioak, murriztu.

Passivhausen irizpideak

passivhaus

Passivhausen irizpideei jarraikiz egin da eraikinaren birgaitze- eta handitze-proiektua: isolamendu termiko handia lortuz, energia-kontsumoa gutxituz eta eguzki-energiaz baliatuz klimatizazio egokia izateko.

Esparru jasangarria ingurumenerako Erronka Garbia – IHOBE

Erronka garbia – esparrua

2022an, Europa Biltzar Jauregiak bat egin zuen Erronka Garbia proiektuarekin, eta 2023-2025 aldirako Erronka Garbia Esparru izendatu zuten. Hala, bere jarduerak ingurumenean izan ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatu nahi dira.

Ziurtagiri horrek ingurumen-konpromisoa eta ekimen hau gidatzen duten printzipioak bere egiten dituela aitortzen du: jardutea, neurtzea eta komunikatzea, baita aurreikusitako sei ardatzetan (mugikortasuna, energia, ura, hondakinak, erosketak, azpiegiturak) esku hartzea ere.

Europa Biltzar Jauregian egiten diren ekitaldiek Erronka Garbia Ekitaldien ziurtagiria lortu nahi badute, talde teknikoak zuzenean aholka ditzake, eta, horrela, beharrezko prozesua erraztu.

Europa Biltzar Jauregia - Erronka Garbia ziurtagiria archivo pdf.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.