Kokapena, nola heldu eta aparkalekuak - Europa Biltzar Jauregia
Kokapen geografiko aparta du Gasteizek; Arabatik igarotzen da, bestalde, Madril eta Europa lotzen dituen A-1 autobia.
Jauregia, berriz, estrategikoki kokatua dago: hiriaren kale nagusian, Gasteiz Hiribidean. Hori dela eta, zuzeneko lotura du Euskadiko hiribururako sarrera nagusiekin, hau da, Madril, Burgos, Bilbo, Iruñea, Zaragoza eta Donostiatik datozenekin.
Jauregiaren ondoan, bestalde, autobus-geltoki bat dago; aurrean, berriz, tranbiaren markesina, eta autobus-geltokira (aparkalekua) hamar minutuan irits daiteke, oinez.
Nola iritsi
Helbidea: Gasteiz hiribidea, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz.
Gasteizera autoz, autobusez, trenez eta hegazkinez iristeko moduari buruzko informazio gehiago.
Europa Biltzar Jauregiko aparkalekua
Aparkaleku hau BILTZARKIDEENTZAT DA BAKARRIK; beraz, Pverde aplikazioaren bidez ERREGISTRATU BEHAR DA AURRETIK.
Helbidea: Bolivia | 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 16 10 92.
Aparkalekua erabiltzeko pausoak
- Deskargatu doan PVerde aplikazioa, iOS (App Store) eta Android (Google Play) sistemetarako eskuragarri dagoena, edo erregistratu www.parkingverde.com helbidean.
- Sartu ibilgailuaren matrikula eta kreditu-txartela.
- Bilatu "Europa Biltzar aparkalekua" eta lortu tarifei eta plaza libreei buruzko informazioa.
- Jarri ibilgailua sarreran, eta matrikula irakurrita irekiko da hesia.
- Automatikoki ateratzen da aparkalekutik ibilgailuarekin, matrikula irakurrita. Egonaldiaren kargua ordaintzeko pasabide seguruaren bidez kobratuko da.
Aparkalekuan sartu bazara eta PVerden izena eman ez baduzu, 10 minutu dituzu kosturik gabe irteteko.
Mugikortasuna hirian zehar
Hirian mugitzeko moduari buruzko informazio gehiago (aparkalekuak, TAO, garraio publikoa...).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.