Idazkaritza teknikoa jartzeko bi areto dituzte biltzarrak antolatzen dituzten enpresek. 50 m2 inguru ditu areto bakoitzak. Ekipamenduari dagokionez, ordenagailuak, Internet eta zirkuitu itxiko telebista-monitoreak daude, areto bakoitzean egiten den guztia ikusteko eta grabatzeko.
Business-corner deritzon txoko bat ere badago, sei kontsulta-gunez osatua. Interneterako konexioa dute gune guztiek, bai eta inprimagailu bat ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.