Biltzarrak egiteko aretoak

Artium

Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa

Erdi Aroko hirigunetik oso gertu, Artium(Beste leiho batean irekiko da)en, 3.000 artelanetik gora daude ikusgai. Arte garaikidean erabiltzen diren teknika guztiak baliatu dira lan horiek egiteko: pintura, eskultura, fotografia, bideoa eta instalazioa.

Azken belaunaldiko baliabide teknikoz horniturik dago museoa, eta lurpeko lotura dute haren bi eraikinek. Haien erabilera-aniztasunari esker, berriz, pertsonalizatu egin daiteke edozein ekitaldi: sarbide bereiziak; tamaina eta giro desberdinetako aretoak, panelez banatuak, etab.

Ekitaldi sozialak eta korporatiboak prestatzen trebakuntza eta eskarmentu handia duten profesionalak ditu Museoak: produktu berrien aurkezpenak, moda-desfileak, prentsaurrekoak, galako afariak, etab.

ARTIUM
Aretoa M2 Oturuntza Koktela Mahaia "U" forman Eskola Teatroa
Emanaldi aretoa 170 -- -- -- -- 125 lagun eserita + 16 pax
Goiko atartea 230 -- 100 -- -- --
Atari aretoa 600 150 400 -- -- --
Plaza aretoa 216 -- 216 -- -- --
Barruko plaza (aire zabaleko gunea) 2.000 -- -- -- -- --
Beheko ataria 290 -- 150 -- -- --
Ekialde Goiko Aretoa 380 300 400 -- -- 380
Mintegia 42 -- -- -- -- 20

Arabako Teknologia Parkea

Arabako Teknologia Parkea

Ekitaldiak antolatzeko era askotako instalazioak ditu Arabako Teknologia Parkeak, eta aldi berean jarduera bat baino gehiago antola daiteke hango aretoetan. Egokitzapen-irizpide guztiak betetzen dituzte aretoek, non zenbait gizarte- eta enpresa-ekitaldi egin daitezkeen aldi berean: foroak, hitzaldiak, ikastaroak, erakusketak, etab.

Horiez gain, beste elementu hauek ere baditu Parkeak: prentsa-aretoa, erakusketa-aretoa (582 m2-koa), auditoriuma, bideokonferentzia-aretoa, jatetxea, taberna eta aparkaleku estalia.

La Azucarera

Euskadiko ondare industrialaren eta kulturalaren sinbolo paregabea da La Azucareraren fabrika izandakoa, 2000. urtean zaharberritua. Ali-Gobeo industrialdean dago, eta 9.911m2-ko azalera du.

Erabilera anitzeko hamabi areto ditu, ongi ekipatuak guztiak ere, formatu txikiko biltzarrak eta/edo jardunaldiak egiteko prestatuak. Hiru areto txikiagotan bana daitekeen erabilera anizkoitzeko gela bat ere badu, pantailaduna, bi bulegorekin konektatua. Aretoaren hallean, berriz (685 m2), formatu handiko ekitaldiak egin daitezke.

Azucarera

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.