Antolatu eta erakutsi
Goi-mailako prestakuntza duen lantalde baten eskarmentua, profesionaltasuna eta trebezia jartzen ditu zure eskura Convention Bureauk, proposamen eta konponbiderik onenak izan ditzazun edonolako ekitaldiak edo erakusketak antolatzeko
Erabilgarritasuna
Europa Jauregia edo Euskadiko hiriburuko beste zeinahi biltzar-leku erabilgarri dagoen jakinaraziko dizugu Gasteiztik, eta txosten bat bidaliko, zehatz-zehatza eta pertsonalizatua.
Eskatu informazioa, inongo konpromisorik gabe, kontsulta-formulario honen bitartez.
Biltzarrei buruzko gidaliburua
Gai hauen gaineko informazio laburra duen agiri oso praktiko bat deskarga dezakezu: hiriko biltzar-lekuak, hotel-eskaintza (zabala, zinez), edo, besteak beste, gizarte- edo pizgarri-programa bat prestatzeko zer aukera dauden.
Europa Jauregia erabiltzeko arauak
Biltzar eremuen erabilera-arauak kontsulta ditzakezu.
Aretoen tasak eta wifiaren prezio publikoa
Ondoko dokumentuan kontsulta ditzakezu Europa Biltzar Jauregirako eta Goiuri Jauregirako indarrean dauden tasak eta prezio publikoak .
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.