Biltzarkidea - Vitoria-Gasteiz Biltzarrak
Euskadiren hiriburuak ondare historiko eta artistiko izugarria du; baditu, halaber, oinezkoentzako eremu eta lorategi zabalak, eta aisialdi- eta kirol-ekipamendu ugaria.
Informazio gehiago: Turismoa Vitoria-Gasteizen.
Nola iritsi
Ezinbesteko pasalekua da Gasteiz iberiar penintsulako iparra-hegoa zirkulazioan eta Madril eta Europa arteko konexioan, N1 errepidetik. Espainiako hiriburutik lau ordura baino gutxiagora dago Gasteiz, zeina "hiririk seguruena, bideko zirkulazioaren aldetik" hautatu zuen Europolisek.
Bi autobia ditu gure hiriak bere udal-barrutian, eta autobide bat (A1, Madril-Irun); A-620 (Gasteiz-Altube) eta AP-68rekiko konexioa (Bilbo-Zaragoza), eta AP-1 berria, Gasteiz eta Eibar artekoa.
Forondako aireportua, berriz, hiritik 10 minutu eskasera dago, eta ordubete baino gutxiagora Bilbokoa. Trenez etorri nahi baduzu, RENFErekin dugun hitzarmenak deskontuak eskaintzen dizkie biltzarkideei.
Informazio gehiago: Nola heldu Vitoria-Gasteizera.
Hirian ibiltzeko
Oinez edo bizikletaz ibiltzea da Gasteizen mugitzeko modurik onena.
Tranbia ere oso egokia da hirian ibiltzeko: azkarra, segurua eta, gainera, ekologikoa.
Hiri-autobusak, berriz, hamar minutuan behin -gutxi asko- iristen dira geltokietara. Gaueko zerbitzua ematen dute asteburuetan. Gasteizko auzo guztiak lotzen dituzte autobusek hirigunearekin.
Autoa nahiago baduzu, kontuan izan TAOa (denbora-epe mugatuko aparkatze-sistema; doakoa lehenbiziko 15 minutuetan). Hirian lurpeko eta aire zabaleko hainbat aparkaleku eta autokarabanentzako aparkaleku bat daude.
Informazio gehiago: Mugikortasuna hirian zehar.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.