Pizgarriak - Vitoria-Gasteiz Biltzarrak
Ekitaldi paregabea antolatu Gasteizen, natura eta enogastronomia bizitzeko ezin hobea diren hirian eta ingurunean
Gasteiz
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157716444638066Euskadiko hiriburua gaur egungo neurri sanitarioetara egokituta dago. Hiri eroso eta abegitsua da, jasangarritasun-arloan nazioarteko erreferentea, eta kokapen estrategikoa dauka. European Green Capital eta Global Green City izendatu zuten, eta hezeguneak nahiz jolasguneak dauzkaten parke handiez eratutako Eraztun Berdeak inguratzen du.
Informazio gehiago: Hiri berdea.
Esperientziak
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157716448857037Kultura-, enogastronomia- eta kirol-esperientziez gozatzeko, ibilbide luzea egina duten eskaintza zabaleko enpresak daude Gasteizen. Eta hiria, era berean, Espainian hoberen kontserbatutako Erdi Aroko hiriguneetako bat edukitzeagatik, bertako pintxoengatik eta kirol-tradizioagatik ere bada ezaguna. Halaber, ekitaldietara (adibidez, Nazioarteko Jazzaldira edo Gasteizko Ironman lasterketara) joateko aukera edota tokiko folklorea (jantzi tipikoak, artisautza, herri-kirolak...) ezagutzekoa eskaintzen du.
Informazio gehiago: Turismoa Vitoria-Gasteizen
Europa Biltzar Jauregia
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157716445049628Bilerak egiteko helmuga izateari dagokionez, Europa Biltzar Jauregia, Gasteizko ekitaldietarako zentro nagusia, arkitektura jasangarriaren ikonoa da. Erabilera anitzeko ekipamendua da, eta, landareekin apainduriko fatxada daukanez, oso kanpoalde deigarria dauka. Gainera, erabat irisgarria da; nola ez, hiria Irisgarritasunaren aldeko Hirien Sareko kidea izanik.
Informazio gehiago: Europa Biltzar Jauregia
Beste pizgarri batzuk
Renfe
Hiriak RENFErekin duen hitzarmenari esker, deskontuak eskura ditzakete biltzar eta bestelako ekitaldietara bertaratutakoek. Eskatu informazio gehiago, inongo konpromisorik gabe.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.