Merkataritza eta ostalaritza - Dietetika eta nutrizioari buruzko aholkularitza eta tutoretza zerbitzua

Dietetika eta nutrizioari buruzko aholkularitza

Zerbitzuak merkataritza eta ostalaritza sektorea profesionalizatzen jarraitzeko xedea du, gaitasuna eta lehiakortasuna sustatzeko tresnak eskainiz. Elikagaien saltoki, ostalaritza establezimendu eta hoteletan diharduten langileak gaituz balio erantsia ematea lortu nahi da.

Zehazkiago, banakako aholkularitza zerbitzu pertsonalizatu eta doakoa eskainiko da, alor hauetako batean edo gehiagotan:

  • Elikadura begano, begetariano eta/edo iraunkorrazagutzak indartzea.
  • Elikadura alergia, intolerantzia eta/edo patologiak.
  • Informazioa, prestakuntza eta tresnak eskaintzea menu eta plater orekatuak prestatu edo hobetzeko.
  • Negozioa desberdintzeko elikadura eta komunikazio estrategiak diseinatzeko eta ezartzeko tutoretza.
  • Errezeta aldakorrak, iraunkorrak eta osasungarriak egitea.
  • Toxikorik gabeko errezetak.
  • Kalitatezko elikagaietan egindako inbertsioa errentagarri bihurtzea.
  • Elikaduraren inguruko joera berriak: ketoa, paleo-low carb, glutenik gabeko elikadura, azukrerik eta/edo irinik gabekoa.

Eta oro har, dietetika eta nutrizioarekin lotutako informazioa ematea.

Nori zuzendua

Gasteizko ostalaritza-establezimenduak, hotelak eta janari-saltokiak. Zerbitzua gerenteei, sukaldariei, zerbitzariei edota saltzaileei zuzendu dakieke.

Zerbitzuaren deskribapena

  • Nutrizionista aditu baten doako aholkularitza.
  • Establezimenduan janaria prestatzen diharduten pertsona guztiei emango zaie aurrez aurreko aholkularitza, establezimenduan bertan, 6 orduz gehienez.
  • Aholkularitza pertsonalizatua izango da.

Informazioa eta eskaerak

Interesa duten establezimenduek online formulario hau bete beharko dute

Eskaera

Finantzaketa

Nextgeneratios EU eu

Gasteiz, Veg-friendly hiria

2016an, Gasteiz Veg-Friendly hiria izendatu zuten. Ekimen horrek beren portaera-kodeetan printzipio horiek kodean txertatu dituzten pertsonen (gasteiztar zein bisitari) kontzientzia askatasuna errespetatu eta sustatzera behartzen du gure hiria.

Landareetan oinarritutako elikadura ona da animalientzat, pertsonen osasunarentzat eta ingurumenaren iraunkortasunarentzat.

Gero eta gehiago dira dieta begetarianoaren eta beganoaren alde egiten dutenak. Onura horiek ezagutzen dituzten eta aldian behin edo egunero landareetan oinarritutako elikadura hautatzen duten pertsona ugariek aukera orekatu, osasungarri eta gozoak eduki behar dituzte, bizi eta osasun beharrak bete eta aldi berean aisialdi eta sozializazio beharrak ere betetzerik izan dezaten.

Establezimendu batek eskaintza begano edo/eta begetariano ongi planifikatua izatea funtsezko irizpidea izan daiteke pertsona talde batek (begetarianoak eta beganoak izan ala ez) establezimendu hori aukeratu dezan horrelako eskaintzarik ez duen beste baten aldean.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.