Bisita gidatuak - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Ezagut ezazu Gasteiz gida profesionalekin batera, Helmuga Turistiko Jasangarri gisa ziurtatuta dagoen hiri honetaz ahalik eta gehien goza dezazun diseinatu diren ibilbideetan. Euskadiko hiriburuak, gainera, Global Green City eta European Green Capital sariak jaso ditu.
Santa Maria katedralerako eta harresirako bisitak
Denboran zeharreko bidaian aurrera eramaten gaitu "Obretan eta irekia" programak. Birgaiketa-lanak baliatuz, katedralaren jatorriak (Santa Mariaren lehenengo tenplua, estilo erromanikokoa eta harresiari atxikia) eta XXI. mendean katedral gotikoa finkatzeko egin diren lanak ezagut ditzakegu.
Informazioa eta erreserbak: Santa Maria katedraka fundazioa.
Turismo Bulegoak antolatutako bisita gidatuak
Gasteizko Turismo Bulegoak hainbat ibilbide gidatu antolatzen ditu hiria ikus eta ezagut dezazun.
Informazio gehiago: Turismo bulegoa | Tel. +34 945 16 15 98 | turismo@vitoria-gasteiz.org.
Zerbitzuaren baldintzak: gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 24 edo 48 ordu lehenago. Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu. Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.
Erdi Aroko hirigunerako bisitak
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoa gordetzen duten tenpluak ikusiko dituzu.
Prezioa: 5,20 €. 12 urtetik beherakoak doan.
Egunak:
Abenduan:
- Gaztelania: Ostiralak, larunbatak eta igandeak 10:45tan. Hauetaz aparte Abenduaren 4a, 5a, 6a, 7a, 26a, 27a eta 28a. Urtarrilaren 2a, 3a, 4a eta 5a.
- Beste Hizkuntza batean: Galdetu Turismo Bulegoan.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Errenazimenduko jauregietara bisita gidatua
Alde Zaharreko jauregi handientsuetan zehar paseatzera gonbidatzen dizugu. Goiuri, Montehemoso, Bendaña, Eskoriatza Eskibel ( kanpotik) eta Maturana- Verástegui ibilbide honen barruan dauden jauregiak dira. Aprobetxa ezazu aukera bere historia ezagutzeko.
Prezioa: 6€ pertsonako.
Iraupena: 1h 30'.
Datak:
Abendua:
- Larunbatak 23 eta 30 || 12:45.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 161 598).
Familia-bisitak
Familientzako bisita Erdi Aroko hirigunera: «Txikientzako Gasteiz»
Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira.
Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan.
Ordutegia:
Abenduan:
- Gastelaniaz Igandeak 3, 10, 17 eta 24. 12:45tan.
- Euskaraz Larunbatak 2 eta 16 12:45tan.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Familientzako bisita Estibalizera «Harburuen misterioa» ( gaztelania)
Ba al zenekien Estibalizko Andre Mariaren santutegian oso gutxi ezagutzen diren sekretuak ezkutatzen direla? Leku magiko bat familian ezagutzeko bisita.
Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan.
Ordutegia: 11:00
Abenduan: 23 eta 30.
Topagunea: Estibalizko Andre Mariaren santutegian.
Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Literatura bisitak
El Silencio de la Ciudad Blanca. Bisita gidatu ofiziala.
Gaur egun gehien saltzen den eleberrietako bateko agertokiak ikusiko dituzu gure eskutik, Eva García Sáenz de Urturi.
Prezioa: 6€ pertsonako.
Iraupena: ordu eta erdi.
Ordutegia: 17:30etan, gaztelania.
Egunak:
- Abenduan: 9 eta 16
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Gabonetako bisitak
Floridako jaiotza monumentalera bisita gidatua.
Jaiotza monumentalerako bisita, bertako artistek sortutako tamaina naturaleko 200 figura baino gehiagok osatua. 1962an inauguratu zen, eta, harrezkero, Gabonetan nahitaezko bisita bihurtu da.
Prezioa: 6 €/ persona.
Ordua: 11:30etan, gaztelania.
Datak:
- Abenduan: 9, 27 eta 29.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Gabonak Farolen museoan
Farolen Museoak bere ateak irekitzen ditu Abenduan 24a eta honetaz aparte Abenduaren 26tik 31 arte hurrengo ordutegian: 11- 13 / 18- 20. Aukera ona da farolen eta karrozen oparotasuna liluratzeko eta Gabonetako giroan sartzeko museoko jaiotza bisitatuz.
Bisita gidatua «Kandelen gaua»
Urtero, Gabon Zaharrareko aurreko ostiraleko gauean, Alde Zaharreko kaleak argiz eta giro onez betetzen dira. Gau xarmagarri honetan 13.000 kandel argiztatzen dituzte erdi aroko hiriguneko txoko guztiak. Kandelen gauaren bitartez erdigune historikoko merkatariek eta ostalariek ongietorria ematen die Gabonei.
Prezioa: 6 €/ persona.
Ordua: 17:30etan, gaztelania.
Datak:
- Abenduan: 22.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Jaiotzen ibilbidea
Hiriko tenpluetan dauden jaiotza bereizgarrienetako batzuetarako bisita: Maria Sortzez Garbiaren katedrala, San Pedro, San Miguel eta San Bizente elizak edo Farolen museoa.
Prezioa: 6 €/ persona.
Ordua: 11:30 h.
Datak:
- Abenduan: 28
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Natura arteko bisita
Salburuako hegaztiak eta fauna deskubritzen
Hegaztiak behatzeko hastapenak, Salburuan: ibilbidea Arkauti eta Betoñuko urmaeletatik igarotzen da, hezegune horretako hegazti-espezie urtar nagusiak ikusi eta identifikatzeko.
Prezioa:8€ pertsonako. 5 eta 11 urte artean 4€. Garraioarekin 10€. (Garraioa helduentzat bakarrik).
Luzapena: 2 ordu eta erdi.
Ordutegia: 11:00-13:30tara gaztelaniaz.
Topagunea: Atariako kafetegian.
Egunak:
- Abendua: 2 garrioarekin, 7 eta 9 garraiorik gabe.
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98).
Enpresen bisita gidatuak
Kontsultatu hiriko zenbait enpresak eskaintzen dituzten bisita gidatuak.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.