REYE´B´AL lanak lortu du publikoaren saria ZIRELAKO aukeraketan

2020ko ekainaren 3an

Nazioarteko Elkartasuna elkartearen ekimenez, eta Alfonso Moral zuzendariaren gidaritzapean sortutako REYE´B´AL dokumental laburrak jaso zituen ikus-entzuleen boto gehien ZIRELAKO: ZINEMA ETA MEMORIAK laburmetraien erakustaldiaren aukeraketan.

36 film labur aurkeztu zituzten azaroa eta abendua artean, Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak Zinhezba elkartearekin batera antolatutako ekimen honetan. Horietatik 6 aukeratu zituen ZIRELAKO epaimahaiak, eta maiatzaren 28an www.zirelako.com(Beste leiho batean irekiko da) webgunearen bitartez egindako erakustaldian euskaraz ITXAROPENA izenburua hartzen duen filmari eman zioten ikus-entzuleek lan onenari aitortza.

Dokumentala 2019an grabatu zuten Sololan, Guatemalan, eta bertoko emakumeen ahalduntze prozesuari buruz dihardu: emakume indigenek indarkeria matxistaren aurka modu antolatuan jarduten dute eta inpunitatearen bukaera aldarrikatu, munduko feminizidio indize altuenetarikoa duen herrialdean.

Erakustaldian lana ikusteko aukerarik izan ez zenutenok, hemen duzue beste aukera bat REYE´B´AL film laburra ikusi ahal izateko:

https://www.youtube.com/watch?v=l6PpZEicbl0(Beste leiho batean irekiko da)

Filmaren egile eta protagonistek maiatzaren 29an egindako zuzeneko solasaldian jaso zuten albistearen berri, eta pozarren azaldu ziren aitortzarekin.

ZORIONAK bihotz bihotzez Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuaren partetik ere ;)!!

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: