Aldatu "txipa" eta bilatu hemen -Tokikoa kontsumitu
Merkataritza eta ostalaritza funtsezko elementuak dira gure kaleak bizirik egon daitezen, hiri dinamiko eta bizi batez gozatzeko. Tokiko produktuak kontsumitzea eredu iraungarri baten alde jokatzea da, Gasteiz garatzen laguntzea da.
Horregatik guztiagatik, sortu berri ditugun bilatzaile hauen bitartez aukera eman nahi dizugu: oraindik ezagutzen ez dituzun saltokiak ezagutzeko, berehala lortu behar duzun hori salduko dizunik bilatzeko, edo janari mota jakinen bat zein aspalditik bilatu nahi zenuen giro bereziko establezimendua aurkitzeko.
Bilatzaileetan ageri diren establezimenduen laguntza izan du Gasteizko Udalak tresna digital hauek garatzeko orduan; eskerrik asko guzti-guztiei! Proiektua handitzea eta hiriko beste eremu eta establezimendu batzuetara zabaltzea nahi du Udalak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.