Hezkuntza Jarduerak – Droga ilegalekiko zein ausazko jokoekiko mendekotasunaren prebentzioa: Ondorioak. Arriskuak. Nork bere burua zaintzea.
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Zenbait dinamika egingo dira substantziari eta eraginei buruz ikasteko, horren inguruko mitoak eta ideia okerrak landuz eta nork bere burua zaintzeko neurriak emanez.
Eduki hauek jorratuko dira:
- Burmuina eta drogak.
- Pertsonen arteko harremanak eta drogak.
- Eragin psikologikoak eta drogak.
- Nahasketak eta drogak.
- Drogarik gabeko adikzioak.
- Legea eta drogak.
- Arriskuak gutxitzea eta drogak.
- Joko motak: soziala - problematikoa – patologikoa.
- Arrisku-adierazleak.
- Alarma-seinaleak.
- Giltzarriak, jokoa arazo bihurtu ez dadin laguntzeko.
Ikasleei drogei buruzko ezagutzen galdetegia emango zaie, eta irakaslearen gida-koadernoa. “Droga arriskua” karpeta (CD formatuan).
Jardueraren muina adingabeak dira, baina aldi berean hezkuntza-komunitateari, familiei eta irakasleei ere zuzentzen zaie, lehen mailako prebentzio-eragileak diren aldetik: ikasleengandik gertu daude, eredu dituzte eta zeregin hezigarria dutela kontuan hartuta.
Baloreak
Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.
Helburuak
Gazteak drogen kontsumoarekin eta ausazko jokoarekin (bereziki kirol-apustuekin) lotutako arriskuez ohartzea, eta kontsumo horrek ekar ditzakeen kalte eta arriskuez informazioa ematea, erabaki arrazoituak hartzen laguntzeko eta kontsumitzea edo jokoan aritzea erabakitzen badute, gero beren burua zaintzeko jokabideak indartzeko, esaterako: bulkadak kontrolatzea, erabakiak hartzea, gatazkak konpontzea, pertsonen arteko harremanak.
- Autonomia pertsonala garatzea (auto-ezagutza, asertibitatea, erabakiak hartzea, auto-estimua eta erresilientzia).
- Osasunerako hezkuntza garatzea, bizi osasuntsuarekin loturiko jarrera eta balioak sustatuz.
- Sustantzien kontsumoa edo jokoa ekiditea, edo horietan hasteko adina atzeratzea.
- Ezagutzak ematea sustantziei buruz eta horiek kontsumitzearen ondorioei buruz.
- Ikastetxeko familiak sentsibilizatzea, seme-alaben artean sustantzien kontsumoaren eta jokoaren adikzioa prebenitzeko.
- Jardueraren aurretik eta ondoren saio bana egitea ikastaldea inskribatu duen pertsonarekin, aurrerantzean ikasgelan gaia jorratzeko irizpide metodologikoak eta material lagungarria emateko.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (3. eta 4. mailak), Batxilergoa (1. maila).
Antolaketa
- Saio kopurua: Ikastaldearekiko lana hasi aurretiko saio bat, izena eman duen irakaslearekin; beste saio bat programa amaitu ostean, egindako lana ebaluatzeko, eta bost saio ikastaldearekin.
- Tokia: Lantegiaren saio guztiak ikastetxean egingo dira.
- Egutegia: Ikastaldearekin egiteko bost saioen datak eta irakasleekiko hitzorduak enpresa esleipendunarekin zehaztuko dira.
- Ordutegia: Lantegia goizez edo arratsaldez egin ahal izango da. Oharren laukian, ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.
- Iraupena: Saioek 50-60 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera. Irakasleekiko saioak 30 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: Ikastaldea. 15 ikasletik goragoko taldeak bitan banatuko dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak bi leku izan beharko ditu jarduera garatzeko.
- Hizkuntza: euskara, gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
- Prezioa: doan.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.