Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Kalamuaren mendekotasuna prebentzioa: Ondorioak. Arriskuak. Nork bere burua zaintzea.

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

“Cannabisaren mendekotasunari aurre hartzea” izeneko jarduera sentsibilizazio-lantegi bat da, xede duena adikzio horren ondorioei buruzko ezagutzak eskaintzea eta ikasleen artean gaitasunak garatzea, haren kontsumoa saihestu edo murrizteko. Lantegia “Gasteiz, drogarik gabeko heziketa-esparrua” programaren barruan dago, zein Drogei buruzko Tokiko Planaren baitakoa baita; eskolan egindako izaera orokorreko prebentzio-jarduera batean oinarritzen da.

Jardueraren muina adingabeak dira, baina aldi berean hezkuntza-komunitateari, familiei eta irakasleei ere zuzentzen zaie, lehen mailako prebentzio-eragileak diren aldetik: ikasleengandik gertu daude, eredu dituzte eta zeregin hezigarria dutela kontuan hartuta.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

  • Autonomia pertsonala garatzea (auto-ezagutza, asertibitatea, erabakiak hartzea, auto-estimua eta erresilientzia).
  • Osasunerako hezkuntza garatzea, bizi osasuntsuarekin loturiko jarrera eta balioak sustatuz.
  • Cannabisaren kontsumoa ekiditea, edo horretan hasteko adina atzeratzea.
  • Ezagutzak ematea cananbisari buruz eta hura kontsumitzearen ondorioei buruz.
  • Ikastetxeko familiak sentsibilizatzea, seme-alaben artean cannabisaren adikzioa prebenitzeko.
  • Jardueraren aurretik eta ondoren saio bana egitea ikastaldea inskribatu duen pertsonarekin, aurrerantzean ikasgelan gaia jorratzeko irizpide metodologikoak eta material lagungarria emateko.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (3. eta 4. mailak), ikasleak eta ikasle horien irakasleak eta gurasoak.

Antolaketa

  • Saio kopurua: ikastaldearekiko lana hasi aurretiko saio bat, izena eman duen irakaslearekin; beste saio bat programa amaitu ostean, egindako lana ebaluatzeko, eta bost saio ikastaldearekin.
  • Tokia: Lantegiaren saio guztiak ikastetxean egingo dira.
  • Egutegia: Ikastaldearekin egiteko bost saioen datak izena emateko prozesuan zehaztuko dira. Irakasleekiko hitzorduak enpresa esleipendunarekin zehaztuko dira.
  • Ordutegia: Lantegia goizez edo arratsaldez egin ahal izango da. Oharren laukian, idatz ezazue zuek nahi duzuen ordu erreala.
  • Iraupena: Saioek 50-60 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera. Irakasleekiko saioak 30 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: Ikastaldea. 15 ikasletik goragoko taldeak bitan banatuko dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak bi leku izan beharko ditu jarduera garatzeko.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.