Udal Musika Eskolaren historia - Eraikina

Luis Aramburu Udal Musika Eskola

Gasteizko "Luis Aranburu" Udal Musika Eskola 1992. urtean jaio zen, LOGSE ezartzearen ondorioz. Lehen urte hartan "Luis Aranburu" Udal Musika 350 ikasle pasatxo eta 8 irakaslerekin hasi zen.

Eraikinaren inguruan

Urtebetez leku finkorik gabe egon ostean, eskola moja "Aliatuen" (moja Karmeldar Oinutsak) komentu ohian kokatu zen, Zapatari kalean. Hantxe egon zen eskola, harik eta 2002an Hedegile kaleko Eskola berria ireki zen arte; bertan gaude gaur ere. Urte hauetan guztietan zehar, eskolak goraka egin izan du etengabe, nola ikasle kopuruan, hala eskainitako ikasgaienean ere.

Hedegile kaleko egungo eraikinak 1880an Martín de Saracíbar-ek egindako Apaizgaitegi Kontziliar ohiaren zati bat hartzen du. Beranduago egindako handitze lanen ondorioz etxadi oso bat eratu da, patio baten inguruan. 1930 amaitu zen erlijio-jarduera, eta horren ostean eraikinak erabilera ugari izan zituen; azkenik, goitik behera eraberritu ondoren, gaurko erabilera eman zitzaion, Musika eskolarena alegia.

Kanpoko eta barruko fatxadak zeudenean gorde ziren; barrukoaren arkuek gela eta aretoen banaketa baldintzatu dute. Eraikina eraberritzeko lanen aurretik indusketa arkeologikoak egin ziren, Gasteizko lehen harresiaren hondarrak agertu ziren. Aztarna horiek ere gorde eta finkatu egin ziren; ondorioz, hantxe proiektatu zen auditorioa dorre erantsiaren behe pisura eraman zen. Beraz, gaur egun Eskolaren patioan gure hiria inguratu zuen lehen harresiaren aztarnak ikus daitezke.

Eraikina handitu eta egokitzeko lanek, bertako akustika ikaragarri hobetzeaz gain, ikasgai eta ikasteko instrumentuen aukera ere handitzea ekarri zuten. Horri esker, gaur egun 37 irakasle dauzka Eskolak, eta 1.663 matrikula.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157627436408047(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.