Vitoria-Gasteizko ibilbide berdeak - Jundiz muinoa
Jundiz muinoa - Paisaia berezi batera joateko bisita autogidatua
Jundiz muinoa kultura eta natura ondasun garrantzitsuak dituen toki aparta da. Lurraldea eta inguruan jazotako gertaerak ulertzeko gune pribilegiatu bihurtzen du bertako topografiak. Gertaera horien artean daude, esaterako, 1813ko Gasteizko gudua edo 1367ko martxoko Inglesmendiko borroka. Hiritik 4 kilometrora dago, mendebaldean, eta Gasteizko mendien, Zadorra ibaiaren eta Badaia mendilerroaren arteko lotura ekologikoa da. Hori guztia dela eta, Paisaia Berezi izendatzea proposatu da.
Fitxa teknikoa
Luzera: 3,5 km | Denbora gutxi gorabehera: 60 minutu | Pista mota: bide-zorua | Zailtasun ertaina
Bertara iristeko, hurbileko herrietara joatea da egokiena: Margaritatik abiatuta, Trespondera norabidean, sarbidea dago industrialdearen amaieran. Autoz edo bizikletaz joanez gero, horixe da aukerarik erosoena. Ariztik iparralderantz beste sarbide bat dago A-1 autobidea gurutzatzen duen zubia zeharkatu ondoren. Autobusez: 5 eta 5b/5c lineak.
Interesguneak
-
Behatokien ibilbidea
Jundiz muinotik gertu, seinaledun ibilbide bat dago. Inglesmendiren tontorraren inguruko ibilbide zirkularra da. Gaikako lau behatoki daude, paisaiaz gozatzeko eta tokiko honako balio hauek hedatzeko: flora, geologia, fauna eta historia. Gasteizko guduan interesa dutenek Jundizko tontorrera igo daitezke gertaera hari buruzko orientazio-mahaia ikusteko.
Deskarga
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.