I. Itun Berdea Saria igurumen jarduera egokientzat
Zer da?
Ingurumen-jardunbide egokientzako sari honen bitartez, ekimenari atxikitako enpresek beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa aitortu nahi diogu.
Sariak
Sariak 2015eko azaroaren 25ean banatu ziren, Europa jauregian, Itun Berdeko Enpresen IV. Topaketan.
1) Mikroenpresen kategoria: Gil Berzal upategia.
Enpresaren jarduera: mahastizaintza eta ardogintza.
Environmental Product Declaration (EPD)-Produktuaren Ingurumen Adierazpena ziurtagiria lortu izana aurkeztu du jardunbide on gisa. Ziurtagiri egiaztatu eta erregistratua da, karbono-aztarna kalkulatzetik haratago doana; kontsumitzaileei produktuaren bizitza-zikloari buruzko informazioa ematea da helburua.
Ziurtagiria lortzea gardentasunaren aldeko apustua egitea da, eta produktuarentzat mundu mailako bereizgarria eskuratzea, bikaintasunarekin eta berrikuntzarekin lotua. Hori guztia kontuan harturik eman zaio saria, bai eta enpresaren izaera berritzailea, originaltasuna eta konpromisoa ere.
2) Enpresa txikiaren kategoria: Jardines de Uleta hotela.
Enpresaren jarduera: hotelak eta antzeko ostatuak.
Saritutako jardunbide egokia "amenity ekologikoak" deritzona da. Geletako bainugeletan banaka ontziratuta eskaini ohi diren kortesiazko produktuen ordez ziurtagiri ekologikoa eta dosifikatzailea duten xaboi ontziak jarri dira.
Saritzeko arrazoiak: ingurumen-iraunkortasunaren aldeko apustua da; eredugarria da, bezeroaren irizpideari aurrea hartzen baitio, eta gizartean eragina izateko ahalmen handia du.
3) Enpresa ertain eta handiaren kategoria: Herdit, S.L.
Enpresaren jarduera: galdaragintza.
"Kontsumo elektrikoa gutxitzea" izendatutako jardunbide egokia aurkeztu du, horrekin lotutako zenbait neurri ezarri baitute: kontsumitutako elektrizitatearen % 100 iturri berriztagarrietatik sortutakoa izatea, eraikinaren inguratzailea egokitzea, argitzeko teknologia optimizatzea, elektrizitate kontsumoa monitorizatzea, energia kudeatzaile bat kontratatzea, etab. Jardunbide hori energia berriztagarrien aldeko apustu sendoa da, eta energia aurrezpen garrantzitsua lortzeko planteamendu globala. Nabarmentzeko modukotzat jo da energiaren kudeaketaren ikuspegi orokorra duelako eta enpresaren lehiakortasuna sustatzeko osagai gisa integratu delako.
Argazki galeria
https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157661698313125Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.