Udalaren hezkuntza-jarduerak - Osasun Hitzak/Palabras Saludables

Trebetasun sozialetan heztea

Ikasturtea: 2024-2025 / Gaia: Gaitasun pertsonaletan heztea

Izen-ematea online

Deskribapena

Ipuinak sortzeko lantegia da, zehazki haurrek ipuinak idatzi eta horietarako ilustrazioak egiteko. Lantegi hau haurtzaroan eta nerabezaroan osasun mentalari lagunduko dioten ohitura onak sustatzeko kanpaina baten barrukoa da.

Jardueran, haurrek pertsonaia eta istorio propioak sortu eta ilustratuko dituzte, haien osasun mentalerako oso garrantzitsuak diren alderdiak lantzen dituzten bitartean, hala nola emozioak identifikatzea eta kudeatzea, entzutea, adierazpena eta negoziatzeko eta adosteko trebetasunak. Halaber, irakurketarekiko eta sormenarekiko interesa ere indartuko da sorkuntza kolektiboaren bidez.

Idatzitako ipuinak eta ilustrazio guztiak Osasun Hitzak izeneko liburu batean jasoko dira. Liburua apirilean aurkeztuko da, eta parte hartu duten haur guztiak izango dira protagonista. Liburu bana emango zaie haur guztiei, eta, ipuinetako bat antzeztuko da.

Balioak

Bizi-kalitatea, errespetua eta sormena

Helburuak

  • Autoezagutza eta norberaren autonomia lantzea, osasunaren eta ongizate pertsonalaren iturri baitira, eta, horretarako, pertsona bakoitzaren elementu positiboak sustatzea.
  • Emozioen identifikazioa eta kudeaketa eta entzutea lantzea.
  • Irakurketarekiko eta sormenarekiko interesa indartzea sorkuntza kolektiboaren bidez.
  • Nork bere buruarekiko eta bere aukerekiko sentimendu positiboak deskubritzea eta garatzea.
  • Autonomia pertsonala sustatzea.
  • Konfiantzazko giroa sortzea, errefortzu positiboa emateko eta taldearen barruan komunikazioa eta negoziatzeko trebetasunak hobetzeko.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (4. maila)

Antolaketa

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteke.
  • Ordutegia: zehazteke.
  • Iraupena: ordubeteko 6 saio neska-mutilekin, eta liburua aurkezteko saio bat apirilean.
  • Materialak: lantegia egiteko neska-mutilak batetik bestera mugitzeko aukera ematen duen gela bat behar da.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: udalaren web orriaren bidez. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: izena ematean adierazi egin behar dira nahiago diren ordutegia eta egunak, bai eta lantegian parte hartuko duten neska-mutilen kopurua ere.

Jarduera 2024ko urritik abendura bitartean egingo da.

Informazioa

Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua

Telefonoa: 945 161379

Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.