Udaleko hezkuntza jarduerak- Nirekin ( Osasun mentala nerabezaroan)
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Azalpena
NIREKIN proiektuak nerabeen osasun mentalari buruzko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa ditu helburu. Tailerrean jolas-dinamikak, IKTak eta antzerki-baliabideak tartekatzen dira, elkarrizketa arina abiatzeko osasun mentalaren prebentzioaren inguruan. Fikzionatutako hainbat istorio baliatuta, zenbait kontzeptu landuko ditugu, besteak beste ongizate emozionala, autoestimua, estresaren kudeaketa ona eta alarma-seinaleak.
Jolas-elementuen bidez, parte-hartzaileen arreta erakarriko dugu, eta gogoeta-prozesu batean aktiboki parte hartzera motibatuko ditugu. Ludifikazioari esker, gai konplexu hau esperientzia erakargarri bihurtuko dugu. Nerabezaroko osasun mentalaz arituko gara modu parte-hartzaile, dinamiko eta entretenigarrian, informazioa barneratzea errazagoa izan dadin.
IKTen eta telefono mugikorren erabilerari dagokionez, ikastetxe bakoitzaren irizpideen arabera egokitu daitezke jardueraren edukiak.
Balioak
Bizi-kalitatea, Errespetua eta Segurtasuna.
Helburuak
Parte-hartzaileei baliabideak ematea beren osasun mentalean eragina duten egoerak identifikatzeko eta ezagutzeko.
Parte-hartzaileei jakinaraztea zer baliabidetara jo dezaketen beraiengan edo inguruko norbaitengan osasun mentaleko arazoren bat antzemanez gero.
Parte-hartzaileei jakinaraztea zeintzuk diren osasun mentaleko ohiko arazo batzuen alarma-seinaleak.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza( 3. eta 4.) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen zentroa.
- Egutegia: Urrian
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: Saio bat ( 3 ordu)
- Materialak: lantegia egiteko nerabeak batetik bestera mugitzeko aukera ematen duen gela bat behar da. Ikastetxe bakoitzak IKTei buruz duen araudiaren arabera, wifi konexioa ere beharko da.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: web-orriaren bitartez egiten da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, zentroak nahiago dituzten ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere. Ikastetxeak eskaeran adieraziko du zer politika duen ikasleek telefono mugikorrak erabiltzeari buruz; izan ere, tailerraren zati batzuetan IKTak erabiltzen direnez, irizpide horien arabera dinamikak aldatu daitezke.
- Zentroko arduradun bat, gutxienez, jarduera osoan egongo da.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
Telefonoa: 945 161379
Posta: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.