Generoaren Berdintasunerako IV. Plana

HARA! Vitoria-Gasteizko Genero-Berdintasunerako IV. Plana 2018-2021 pdf

Lan-faseak

I. fasea: Hausnarketa estrategikoa

Xedea: Hausnarketarako eta eztabaidarako guneak sortzea.

Hausnarketa estrategikorako lau taldeak: talde feministak eta emakumeen taldeak (hemen txostena pdf), Berdintasunerako Zerbitzua, Udalean erreferentziakoak diren teknikari eta zuzendariak, berdintasunerako tokiko politiken arloan adituak.

Emaitzak: Vitoria-Gasteizko Berdintasunerako IV. Planaren hausnarketa estrategikoaren fasea sistematizatzeko dokumentua pdf eta bideoa(Beste leiho batean irekiko da) eta Vitoria-Gasteizko Genero Berdintasunerako 2018- 2021eko IV. Planaren oinarrizko dokumentuapdf .

II. fasea: IV. Planaren oinarrizko dokumentuari buruzko informazioa eta horren erkaketa

Xedea: Baliozkotzea eta lan-ildo estrategikoak, egitura eta diseinuari buruzko informazioa ematea.

  • Informazioa eta erkatze soziala Berdintasunaren Elkargunearekin.
  • Baliozkotze politikoa IV. Planaren Zuzendaritza Batzordearekin.

Emaitzak: IV. Planaren oinarrizko dokumentua hobekuntza.

III. fasea: Edukiak lurreratzea

Xedea: programazioa, proiektu estrategiko eta orientabide orokorrak zehaztea.

Aldebiko bilerak Berdintasunerako Zerbitzuaren eta Udaleko zerbitzu estrategikoen artean eta fitxen bidez, informazioa jaso.

Emaitza: IV. Planaren zirriborroa egin da.

IV. fasea: IV. Planaren zirriborroa baliozkotzea

Xedea: IV. Planaren zirriborroa erkatzea eta baliozkotzea

Hauek izan dira parte-hartzaileak: Plana egiten parte hartu duten sail eta zerbitzuak; Berdintasunerako Elkargunea, talde feministak eta emakumeen taldeak, LGTBI kolektiboak; IV. Planaren Zuzendaritza Batzordea; Berdintasunerako Udal Batzordea, Udaletxean ordezkaritza sindikala duten sindikatuak.

Emaitza: Vitoria-Gasteizko Genero Berdintasunerako 2018-2021eko behin betiko IV. Plana egin da; txostena eskatu zaio Emakunderi, eta Osoko Bilkuran pdf onartu da.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: