‘Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea’ proiektua

eko-barruti ekintzailearen jarduera-eremuak: Círculo, Dendaraba, Principal antzokia

Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea” proiektuaren helburua da hiriaren erdialdeko barrutia (XIX. mendeko zabalgunea) sozioekonomikoki eta urbanistikoki suspertzea, eta eko-diseinuari eta eko-berrikuntzari lotutako jardueren ezarpena bultzatzea, halako moldean non hiri-bilbea birgaitzeko eta berroneratzeko agertoki bihurtuko baita.

Ekimen hori 2025eko irailera arte luzatuko da, eta Gasteizko 2030 Hiri Agendaren Ekintza Planaren barruan dago.

Helburuak eta ezaugarriak

  • Proiektu pilotu honen helburua da enpresa-jarduera berriak —berritzaileak eta eta sormenezkoak— aktibatu eta esploratzea, hartara hiri-berroneratze integraleko prozesu bat artikulatzeko.
  • Honako hauek uztartzen dituen ikuspegian oinarrituta dago:
    • Jasangarritasuna (eko-diseinua, eko-berrikuntza, ekonomia zirkularra, trantsizio energetikoa)
    • Enpresa-jarduera (teknologia- eta kultura-industriari lotutako zerbitzuak, ekintzailetza...)
    • Ezagutza (unibertsitatea, talentua, I+G+B)

Jarduketak

Arreta-bulegoa

Foto oficina Dato 38

Bulego teknikoa, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta Gasteizko Zabalguneko egoiliarrei proiektuari buruzko informazioaren eta aurrerapenen berri emateko.

Helbidea: Eduardo Dato kalea 38 B.

Arreta-ordutegia: astelehen eta asteazkenetan: 17:30 - 20:30. Astearte, ostegun eta ostiraletan: 12:00 -14:00.

Arreta jasotzeko, hitzordua eskatu behar da:

  • Telefono zk.: [[Telefono: 945 50 02 12]]
  • Whatsapp: [[Telefono: 670 64 56 49]]
  • Posta elektronikoa: ensanchecodistrito@vitoria-gasteiz.org

1. XIX. mendeko Zabalguneko etxadietan birgaitze energetikoa eta hiri-berroneratzea egiteko azterlana

Descripción:

Azterlan hori baliagarria izango da XIX. mendeko Zabalguneko etxadietan jarduteko aukerak teknikoki, sozioekonomikoki eta administratiboki identifikatzeko, zehazteko eta ebaluatzeko.

Ezaugarriak:

  • Zabalguneak eta erdiguneak, oro har, hiriaren zentraltasun ekonomiko, komertzial, kultural eta sozialaren ardatz gisa duten eginkizuna berreskuratzea, deskarbonizazioa sustatzea eta “etxadi-patioak” berreskuratzea.

Dosierra: PC-23-0013(Beste leiho batean irekiko da)

2. Jasotze topografikoak egitea Gasteizko Zabalguneko hiru etxaditako barruko espazioetan

Deskribapena:

Helburua da baldintza teknikoak definitzea eta ezartzea hiru etxaditako (Principal antzokia, Círculo eta Dendaraba) barruko espazio libreen edo barruko bolumenen jasotze topografikoa egiteko.

Ezaugarriak:

Topografia-lanak honako hauek barne hartuko ditu: barruko espazio librearen planimetria, eraikinen fatxaden altxaerak eta argazki-dokumentazioa, elementu arkitektonikoen datu-bilketa —baita zuhaitz handien edo elementu begetal esanguratsuen eta zerbitzu-sareenak ere, halakorik balego—.

Dosierra: PC-24-0009(Beste leiho batean irekiko da).

3. Gasteizko Principal antzokiko etxadiaren birgaitze integratuko proiektua eta bulego teknikoaren kudeaketa

Deskribapena:

Helburua da Principal antzokiko etxadiaren birgaitze integralerako aurretiazko azterlanak egitea, baita bulego tekniko bat kudeatzea ere, auzo-komunitateak dinamizatzeko eta prozesuan inplikatzeko.

Ezaugarriak:

Puntu estrategikoetako bat Zabalguneko herritarren parte-hartzea eta inplikazioa bermatuko duen kogobernantza-proiektu pilotu bat garatzea da. Helburua etxadiko egoiliarrekin eta jarduera ekonomikoen arduradunekin proposamenak sortzea eta partekatzea da.

Dosierra: PC-24-0010(Beste leiho batean irekiko da).

4. Gasteizko kultura-industrien inguruko ekoizpen-jarduera bultzatzeko plana

Deskribapena:

Helburua da Gasteizko kultura-industrien inguruko ekoizpen-jarduera bultzatzeko plan bat idaztea, baita plan hori Zabalgunerako bost urterako (2025-2030) ekintzen jarduketa-plan batean zehaztea ere.

Ezaugarriak:

ekoizpen-jarduera bultzatzeko planean lehenetsi egingo dira arte eszenikoen, ikus-entzunezkoen eta diseinuaren azpisektoreak.

Dosierra: PC-24-0011(Beste leiho batean irekiko da).

  • 2024ko otsailean, “Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea: prozesu partizipatiboa” egin zen:
    • Biziberritzeko aukerak identifikatu eta baloratu nahi ziren, lau ardatz nagusiren inguruan: aktibazio ekonomikoa, ezagutza eta talentua, hiri-berroneratzea, eta partaidetza eta gobernantza.
    • Naider enpresaren laguntza teknikoarekin, proposamenak jasotzeko erakusketa bat antolatu zen, baita Zabalgunearen etorkizunari buruzko solasaldiak ere, eta herritar eta eragile interesdunei zuzendutako online inkesta bat.
  • Principal antzokiko etxadia suspertzeko proiektuak ere parte hartzeko prozesu bat du, eta bertako bizilagunek parte hartzen dute. 2025eko martxora arte, hiru auzo-lantegi egin dira.
  • Era berean, kultura-industrien inguruko ekoizpen-jarduera bultzatzeko planaren baitan partaidetza-prozesu bat garatzen da, zeinetan talde eragile bat eta talde zabalago bat eratzen baita; azken talde horretan hiriko artistek parte hartzen dute, etorkizunerako jarduketa-proposamenak egiteko.

Informazio gehiago

Proiektuaren bulegoan egiten dira jarduera guztiak, Zabalgunean garatu beharreko ideiak eta proposamenak partekatzeko gunea baita.

Finantzaketa

Participación Ecodistrito

Aktualitatea

Jarrai itzazu "Zabalgunea, eko-barruti ekintzailea” proiektuaren azken berriak prentsa-aretotik:

Eko-barrutiari buruzko albisteak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.