Bitartekaritza proiektua: Zubiak eta Dantza Sarean

2026ko martxoaren 11n argitaratua

Bitartekaritza-proiektu bat da Zubiak, Udal Antzoki Sareak antolatutako dantza-programazioaren parte dena, Dantza Sarean zirkuituan.

Proposamen eszenikoen eta publikoaren artean zubiak sortzea da helburua, eta dantza garaikidea estimatzeko eta harekin gozatzeko tresnak eskaintzea. Obren interpretazioa eta horiekiko konexioa erraztea du xede, hainbat ikuspegitatik ikusleak unibertso artistiko horretara hurbiltzeko.

2026ko edizioa

Udaberria-uda denboraldiko egungo programazioan lau dantza garaikikeko ikuskizun daude, tokiko sorkuntzakoak:

Maiatzak 21: Lasala 10 urte

Maiatzak 28: Este himno llevará la palabra euforia. (Flashforward)

Ekainak 3: La casa vacía

Ekainak 11:Ultimatum

Edizio honek aurreko ikuzkizun bakoitzeko hurrengo bi jarduerekin osatuko du, Zubiak bitartekaritza-proiektuaren barruan:

  • 18:30etan-Alldez aurreko topaketa, irekia eta doakoa. Bertan, publikoari dantza garaikidea eta konpainiaren lana hurbiltzen saiatuko gara. Dantza garaikideari inguruan ditugun beldurrez eta aurreiritziez hitz egingo dugu, eta dantza-ikusle gisa dugun rol aktiboa geure gain hartuko dugu.
  • Emanaldia amaitu ondoren, solasaldi bat talde artistikoarekin.Bertan, zalantzak argitu eta artistaren sorkuntza-prozesua ezagutu eta ikertzeko aukera izango dugu.

Tailerrerako izen-emateak: larrualab@gmail.com (Gaia: Zubiak´26)

Zikloari buruz

Dantza Sarean zikloak Udal Antzoki Sarearen helburu estrategikoetako bati erantzuten dio: tokiko sorkuntza koreografiko garaikidea babestea. Udaberrian egin ohi da, Udal Antzoki Sarearen programazio-denboraldiaren barruan, eta Ibaiondo gizarte-etxeko Félix Petite antzokian egiten da.

2018. urtean hasi zenetik pixkanaka sendotzen joan den ziklo honek tokiko artisten proposamen koreografiko garaikideak normalizatzen eta artistei eta publikoari dantzaz eta lengoaia berriez gozatzen laguntzen saiatzen da.

Sorkuntza eszeniko garaikidea gure programazioetan normalizatzeko erronka garrantzitsuenetako eta beharrezkoenetako bat da, batez ere dantzaren eta mugimenduko arteen bidez. Arabak eta, oro har, Euskadik sortzaile garaikideen harrobi aparta dute, eta ziklo honen bidez, beren lanak ezagutarazi eta publikoa gonbidatu nahi dugu diziplina zoragarri hori ezagut dezan.

Programa honek Sarearen (Antzerkien Euskal Sarea), Eusko Jaurlaritzaren eta INAEMen laguntza du, Eszenako Dantza programaren bidez.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.