Eguneko Arretarako LAR zentro berria Zaramagan
Espediemtea: 2024/CO_SOBR/0034
Egoera: gauzatzen.
Aurrekontua: 1,3 milioi euro (BEZ barne).
Epea: 25 aste (sei hilabete t'erdi). 2025eko urtarrilaren 13tik abuztura bitartean, gutxi gorabehera.
Kontrola eta ikuskapena: Plangintza eta proiektuen Zerbitzua.
Deskribapena
Zaramaga auzoko Diego de Rojas kalean eguneko arretarako LAR zentro berri bat eraikitzea, mendekotasun-arriskuan dauden edo 1. mailako mendekotasuna duten adinekoentzat.
795 metro koadroko azalera duen lokal batean kokatuko da. Lokal horrek ez du erabilerarik duela bi hamarkadaz geroztik.
Lokala egokitzeko lanek erabilera anitzeko bi gela, estimulazio fisikoko jardueretarako gela bat, atseden-aretoa, erizaintza-gela eta arreta-bulegoak prestatuko dituzte. Horiez gain, jangela, sukaldea, 3 komun geriatriko, 6 komun, aldagelak eta biltegiak egongo dira.
Zaramaga Eguneko Arretarako LAR berriak 60 pertsona artatuko ditu bi txandatan, goizez eta arratsaldez, eta horietako bakoitzean 30 plaza egongo dira. Gainera, zentroak jantoki-zerbitzua izango du arreta-zerbitzuaren erabiltzaile ez direnentzako, 30 plazarekin, bi txandatan banatuta, eta eguneko arreta-zerbitzuan artatutako pertsonekin bazkaltzeko denbora partekatuko dute jankideek. Jangelako 30 plaza berri horiekin, BIZAN Zaramaga jantokiko 70ekin batera, auzoak jantokiko 100 plaza berri izango ditu, eta eguneko arretarako 60.
Ekipamendu honetan, Udalak arreta integrala eta diziplina anitzekoa eskainiko du, arreta soziosanitarioarekin, garraio egokituarekin, jantokiarekin, terapia okupazionalarekin, arreta pertsonalarekin eta animaziozkoarekin. Helburu nagusia artatutako pertsonen autonomiari eusten laguntzea da, haien sozializazioa eta beren ohiko bizimoduan jarraitu ahal izatea bultzatzeko.
Zabalganako Biziberritze Planari buruzko informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.