Udal Hezkuntza Jarduerak – #NomoreMatildas
Ikasurtea: 2024-2025 / Gaia: Berdintasunerako hezkuntza
Deskribapena
"#NomoreMatildas"
Matilda efektua emakume zientzialarien lorpenak aitortzearen kontrako joera da. Historian zehar egin diren aurkikuntza garrantzitsu askotan emakumeek parte hartu dute baina ikustezinak bihurtu dira. Jolasen bidez, emakumeek zientzia arloan egindako lana agerian jarriko dugu, gaur egungo neskatilek etorkizunera begira emakumezko erreferenteak izan ditzaten eta matilda efektua ez gertatzeko.
Ludotekak/Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.
Helburuak
- Jolastu, erlazionatu, parte hartu eta ikertzeko espazioak eskaintzea.
- Zenbait eduki ikastea, jolasen eta jostailuen bidez.
Hartzaileak
LHko 1., 2., 3., 4., 5. eta 6.
Antolamendua
- Lekua: ludotekak eta ludoklubak (gizarte etxeetan).
- Egutegia: 2024ko urriaren 28tik 2025eko maiatzaren 31ra arte.
- Ordutegia:
- ABETXUKU: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
- ALDABE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
- ARANA: Asteartea (15:30 - 16:30)
- ARIZNABARRA: Asteartea (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
- ARRIAGA: Asteartea (9:30 - 10:30) eta osteguna (15:30 - 16:30)
- HEGOALDE: Astelehena eta asteartea (15:30 - 16:30)
- IBAIONDO: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
- IPARRALDE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
- JUDIMENDI: Astelehena (15:30 - 16:30) eta osteguna (9:30 - 10:30)
- LAKUA: Astelehena (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
- LANDATXO: Asteartea (15:30 - 16:30)
- PILAR: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
- SALBURUA: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
- ZABALGANA: Ostirala (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
- Iraupena: ordubete.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 25 pertsona taldeko.
- Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Ludolandek eta Ortzadarrek (eskola@utelo.es ) osatutako UTEk ludoteka eta ludoklubetan egiten diren jarduerak kudeatzen ditu.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: eskabide orria betetzea, bat bisita bakoitzeko.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak:
- Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
- Bi taldek batera egin dezakete bisita, baldin eta 25 laguneko edukiera gainditzen ez badute.
- Eskabidea onartu ondoren jarduera horretara joaterik ez badago, gutxienez hiru egun baliodun lehenago jakinarazi beharko da.
- Taldea aurreikusitako datan agertzen ez bada eta behar bezala justifikatzen ez badu, ezin izango du beste data batean parte-hartu.
Informazioa
- Harremanetarako: Garbiñe Mendizabal Ascasibar.
- Helbidea: Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen Saila (Gizarte Etxeen Zerbitzua).
- E-posta: cc.zabalgana.coo@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.