Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Rol apurtzaileak

Berdintasunerako hezkuntza

Ikasurtea: 2024-2025 / Gaia: Berdintasunerako hezkuntza

Izen-ematea online

Deskribapena

"Rol apurtzaileak"

Jarduera honen helburua genero berdintasunaren inguruko hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sortzea izango da. Parte hartzaileek ezberdintasun egoerak sor ditzaketen rolak apurtzen saiatuko dira.

Ludotekak/Ludoklubak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.

Rol apurtzaileak

Helburuak

  • Jolastu, erlazionatu, parte hartu eta ikertzeko espazioak eskaintzea.
  • Zenbait eduki ikastea, jolasen eta jostailuen bidez.

Hartzaileak

HHko 1., 2. eta 3. eta LHko 1., 2., 3., 4., 5. eta 6.

Antolamendua

  • Lekua: ludotekak eta ludoklubak (gizarte etxeetan).
  • Egutegia: 2024ko urriaren 28tik 2025eko maiatzaren 31a arte.
  • Ordutegia:
    • ABETXUKU: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ALDABE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ARANA: Asteartea (15:30 - 16:30)
    • ARIZNABARRA: Asteartea (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
    • ARRIAGA: Asteartea (9:30 - 10:30) eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • HEGOALDE: Astelehena eta asteartea (15:30 - 16:30)
    • IBAIONDO: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • IPARRALDE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • JUDIMENDI: Astelehena (15:30 - 16:30) eta osteguna (9:30 - 10:30)
    • LAKUA: Astelehena (9:30 – 10:30 eta 10:45 – 11:45)
    • LANDATXO: Asteartea (15:30 - 16:30)
    • PILAR: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • SALBURUA: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ZABALGANA: Ostirala (9:30 - 10:30 eta 10:45 - 11:45)
  • Iraupena: ordubete.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 25 pertsona taldeko.
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania.

Ludolandek eta Ortzadarrek (eskola@utelo.es ) osatutako UTEk ludoteka eta ludoklubetan egiten diren jarduerak kudeatzen ditu.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: eskabide orria betetzea, bat bisita bakoitzeko.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak:
    • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
    • Bi taldek batera egin dezakete bisita, baldin eta 25 laguneko edukiera gainditzen ez badute.
    • Eskabidea onartu ondoren jarduera horretara joaterik ez badago, gutxienez hiru egun baliodun lehenago jakinarazi beharko da.
    • Taldea aurreikusitako datan agertzen ez bada eta behar bezala justifikatzen ez badu, ezin izango du beste data batean parte-hartu.
    Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.