Beti green: Herritarren elkarrizketak

herritarren elkarrizketak Green

Vitoria-Gasteiz European Green Capital hautatu zutela hamar urte bete dira 2022an. Hamarkada bat geroago, garrantzitsua da hiriaren aurrerapausoak ezagutu eta partekatzea, baina baita etorkizunean izango dituen erronkak ezagutu eta partekatzea ere. Hiri berdea kolore anitzeko hiri bihurtzerainoko bilakaera, Europako superhiriaren ereduari jarraiki.

Hiritarrak urtemuga honen ospakizunaren protagonistak dira eta, hori dela eta, Vitoria-Gasteizko Udalak Herritarren Elkarrizketen zikloa programatu du 2022ko irailaren 14aren eta 28aren artean. Haietan edonork hiriaren garapena nola ulertzen duen adierazi ahal izango du, eta hausnarketa zein elkarrizketa partekatuak sustatuko dira.

Publiko orokorrarentzat pentsatutako egitaraua, formatu ezberdinetako ekitaldiak dituena eta interesa pizten duten hainbat gai jorratuko dituena: ekonomia zirkularra, mugikortasun iraunkorra, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)…, horiek guztiak hiri-eredu berri bat eraikitzeko funtsezko osagaiak baitira. Izan ere, gasteiztar oro Vitoria-Gasteizen taxuan eragiteko gai den “Hiri Maker” bat da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.