Opor programetan parte hartzeari buruzko ohiko galderak

Zertan datza Udalaren Opor Programa?
Eskolako oporraldietan garatzen diren udal-jardueren eskaintza da. Udaleko sailen artean koordinatutako eskaintza da, askotariko programak biltzen dituena, bai gaien aldetik (musika jarduerak, ingurumenarekin lotutakoak, kirol-jarduerak, etab.), bai pertsonen adinaren aldetik ere (4 urtetik 17ra bitartekoei zuzentzen zaie). Aisia eta astialdiko jarduera-programa horien bidez, sormena, berdintasuna, gizalegea, bizikidetza, inklusibitatea, dibertsitatea, iraunkortasuna eta beste hainbat balio garatzeko aukera izango dute haurrek. Balio horiek dira, hain zuzen, gure hiria Hiri Hezitzaile gisa definitzen dutenak.Esteka honetan, egunak, ordutegia, jantokia, garraioa edo hizkuntzari buruzko informazio gehiago ikus daiteke
Non lor dezaket jardueren gaineko informazioa?
Udaleko webgunean, Herritarrei laguntzeko bulegoetan, 010 edo 945 16 11 00 informazio telefonoen bidez.
Nola lor dezaket leku bat jardueretan?
Zozketa baten bidez, eta horretarako, eskaera egiteko fase bat da. Zozketa egin eta gero, tokia lortu bada, izen-ematea formalizatu behar da.
Behin zozketako plazak formalizatu, bete ez diren plazak, plaza libre bihurtuko dira, eta aurrerago egongo dira eskuragarri.
Nola egiten da zozketan parte hartzeko izen ematea?
Zozketaren aurretik, zozketarako eskabidea egiteko epea zabaldu eta webgunean jakinarazten da. Eskaera honako prozedura hauen bidez egin daiteke, kasu batzuk salbu:
  • Gizarte Etxeetan (08:30etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera).
  • Herritarrentzako informazio-telefonoa: 010 edo 945 16 11 00.
  • Udal webgunea, Udaleko Hezkuntza jardueretan izena emateko tramitearen bidez

Hezkuntza premia bereziak edota behar medikoak dituzten personen kasuetan, Udaleko Zerbitzuetatik harremanetan ipiniko dira adierazteko noiz eta nola aurkeztu behar den egiaztatzeko dokumentazioa.
Zozketan plaza lortu ondoren, nola formalizatzen da jarduera?
Opor-jardueran formalizazioa egin daiteke aurrez aurre edota webgunearen bidez.
Informazioa duzu esteka honetan, Herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 edo 945 16 11 00 telefonoen bidez.
Zenbat jardueratan eman dezake izena neska-mutil bakoitzak?
Udalak adin guztientzat eskaintzen ditu ekintzak. Eskatzaile bakoitzak hauta ditzakeen aukerak gehienez 9 izan daitezke.
Zozketan plaza bakarra lor daiteke gehienez.
Erreserbatu al dira lekuak egoera bereziei aurre egiteko?
Bai. Opor jardueretan % 5 gordeko da hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonentzat. Era berean familia-unitatean premia sozialak edo indarkeria matxistaren egoeraren bat duten pertsonen kasuan leku kopuruaren % 7 gordeko da.
Hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten pertsonei, aitortutako desgaitasunaren kasuan, hezkuntza-premia bereziak egiaztatzeko dokumentazioa eskatu ahal izango zaie, Foru Aldundiak emandako ziurtagiria aurkeztuz, edo, hezkuntza-laguntzaren kasuan, ikasturtean zehar jasotzen duten arreta espezifikoa jasotzen duen ikastetxearen txostena aurkeztuz (hezkuntza bereziko gela egonkorra edo hezkuntza-laguntzako espezialista esleitua). Udalari aurkeztutako dokumentazioa egiazkoa bada, familien erantzukizuna izango da. Dokumentuetan irregulartasunik egonez gero, lortutako plaza galdu ahal izango da.
Taldeka egin ahal dira eskaerak?
Bai. Jarduera berean elkarrekin parte hartu nahi dutenei aukera hori errazteko, posible da hori egitea. Talde horiek, gehienez hiru lagunekoak izango dira; horrela, ondoz ondoko zenbakiak emango zaizkie zozketarako. Baina zozketak ez ditu ematen tokiak taldeka, norberari baizik, beraz, sistema horrek EZ du bermatzen taldeko pertsona guztiei lekua esleituko zaienik.
Badut zozketara izen ematearen epean aldaketak egiterik?
Bai. Eskaera egiteko fasean (hau da, zozketa egin aurretik) aurkeztutako eskaerak kontsultatu edo aldatu ahal izango dira. Horretarako, eskaeraren erreferentzia-zenbakia eta zozketarako zenbakia eskatuko dira.
Bai, eskaera egiteko fasean, aurkestutako eskabidea kontsultatu edo aldatu ahal izango dira. Eskabidearen erreferentzia-zenbakia eta lortutako zozketa-zenbakia eskatuko zaizkio.
Bete gabeko Hezkuntza Premia Bereziak dituzten pertsonentzat gordetako plazak izaera orokorreko plaza bihurtzen dira?
Bai, plaza horiek izaera hori duten pertsonentzat gordetzen dira, bai zozketan izena emateko epean, bai plaza libreen aldian. Plaza libreen aldian, udalaren webgunean zehazten da zein egunetara arte irauten duten baldintza horrekin. Hurrengo eguneko 00: 00etatik aurrera, plaza horiek plaza orokor bihurtuko dira.
Nola jakin dezaket lekurik egokitu zaigun?
Zozketaren emaitzak esteka honetan argitaratzen dira. Herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 edo 945 16 11 00 telefonoetan ere kontsulta daitezke.
Lekurik egokitu bazait, izen-ematea dagoeneko eginda dago?
Ez, horretarako izen-ematea formalizatu egin behar da: hau da, kuota ordaindu eta dagozkion datuak bete. Lekuak formalizatzeko epea zozketa izaten denetik astebetera izaten da gutxi gorabehera. Leku libreen fasean,ordea, ondorengo bi eguneko epean ordainduko da.
Lortutako lekuaren formalizazioa honako prozedura hauen bidez egin daiteke:
Herritarren arretarako bulegoak (8:30etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera)
Herritarrentzako informazio-telefonoa: 010 edo 945 16 11 00
Udalwebgunearen bidez
Zozketan lekurik egokitu ez bazait edo parte hartu ez badut, izena emateko aukerarik badut?
Bai, hainbat pertsonak zozketan esleitutako lekuari uko eginten diotelako, ez baitute prezioa ordaintzen. Horrelakoetan izena emateko beste epe bat egoten da leku huts horiek betetzeko, iritsi ahala esleituko direnak.
Aurreko faseetan parte hartu duten pertsonek nahiz parte hartu ez dutenek eska ditzakete hutsik gelditu diren lekuak. Leku libreak iristen diren ordenaren arabera esleituko dira.
Nolakoa da opor programako leku libreen fasea?
Leku libreen eskaera egiteko epean eskaerak aurrez aurre, telefonoz 010 / 945 16 11 00 bitartez edo webgunearen bidez eska daitezke:
Leku libreak betetzeko egin behar den tramitea luzea izaten da, datu batzuk eskatzen direlako. Prozesu hau arintzeko datu horiek prestaturik eramatea gomendatzen dizuegu. Udalaren webgunean zehazten dira prozedura, epeak eta ordutegiak.

Nola ordain ditzaket jarduerak?
Zozketaren kasuan, jarduerak izena ematea formalizatzerakoan ordaintzen dira (astebete zozketa egin ondoren); leku libreen fasean, dagokion zenbatekoa eskaera aurkeztu eta formalizatu ondorengo bi eguneko epean ordainduko da.
Non ordain dezaket kuota?
Gizarte etxeetan eta kiroldegietan kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
Udalaren webgunean.
Banku erakunde laguntzaileetan, dirua sartuz (edozein bulegotan edo Interneten). Beharrezkoa da ordaintzeko agindua. Bertan zehazten dira erreferentzia eta ordaindu beharreko zenbatekoa. Agindu hori gizarte etxeetan eta kiroldegietan lor dezakezu edo udaleko webgunean, izena ematen duzunean. Bi bide hauetako bat erabiliz ordaintzen baduzu, ez duzu gizarte etxe batera joan behar ordainketa frogatzera.
Jarduera batean baja eman dezaket?
Formalizatutako plazari uko egiteak ordaindutako kuotaren % 85 itzultzea dakar. % 15 kudeaketa-gastutzat hartzen da. Jarduera hasi baino astebete lehenagora arte eskatu ahal izango da, udalaren webguneko Baja online egoitza elektronikoaren bidez udal-jardueretan edo Herritarrentzako Arreta Bulegoetan aurkeztutako jarduerari uko egiteko hurrengo Eskaeraren bidez. Epe hori gainditu ondoren, ez da inolako itzulketarik egingo.
Plaza libre geratuko da jarduera egiteko interesa duen beste pertsona batek bete ahal izan dezan (izena emateko epea zabalik dagoen kasuetan).
Zer nolako ekintzak egiten dituzte haurrek?
Webgunean jarduera guztiak zehazten dituzte eta kasu batzuetan, aurretiko informazio bilera bat egiten da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.