Ekomusik (euskaraz). Euskadiko Orkestra. Principal Antzokia
- Noiz
- Eguna: 2021/03/07, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 19:00
- Deskribapena
-
https://www.youtube.com/watch?v=l9Qe9MhotKI
Harizko eta perkusiozko bederatzi instrumentuz eta klabezinaz osatutako talde bat, gehienbat Euskadiko Orkestrako musikariek osatua eta antzinako musikan aditu Enrike Solinisek zuzendua, errepertorio barrokoan barneratuko da, instrumentuen eta naturaren arteko harreman estua erakusteko. Kontzertuak iraungo duen berrogeita hamar minutuetan jasota geratuko dira bi ideia nagusi: batetik, Barrokoaren garaian konpositoreek naturako elementuak irudikatzeko joera zutela eta, bestetik, hari-instrumentuak artisau moduan eraikitzen jarraitzen direla, ingurumena errespetatuz.
Proiektu berri honen ideia Mikel Cañada Euskadiko Orkestrako Musika Gelako koordinatzaileari dagokio, eta gidoia Pasadas las 4 antzerki-taldearekin batera egin du. Kontzertu honen aurkezle Patrizia Eneritzek natura zaintzearen eta gure planeta zaintzearen garrantzia modu harrigarri eta oso didaktikoan transmititzeko lana izango du.
Familiarentzako Musika Abonamendua
Adin gomendatua: 6 urtetik aurrera. Arren eskatzen dugu ikuskizun bakoitzerako gomendatutako adinak errespetatzeko. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara.
Prezioa: 6 euro, deskonturik gabe
Online erosketa urtarrilaren 29tik aurrera
- Informazio gehiago
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.