Amaitu da 2020. urteko Etxe Berdeak programa

2020ko abenduaren 14an

Abenduaren 12an, goizez, Etxe Berdeak 2020 programaren itxiera ekitaldia egin zen Salburuko gizarte etxean.

Etxe Berdeak 2020 itxiera ekitaldia

Gasteiztarrak etxeko kontsumoa gutxitzeak eta eguneroko ohiturak aldatzeak duten garrantziaz sentsibilizatzea du helburu Etxe Berdeak programak, hirian duten ingurumen-inpaktua murrizteko. 2020ko programan 75 familiak hartu dute parte.

Oraingo honetan, pandemiak eragindako oztopoak gainditzea izan da erronka nagusia, batez ere modu presentzialean eta hurbilean egin ahal izatea zenbait jarduera, kontaktuak asko mugatu baitira. Parte hartu duten pertsonen jarrera onari esker, programak egokiro aurrera egin ahal izan du.

Emaitzarik garrantzitsuena izan da familia askok elektrizitatearen eta gasaren energia kontsumoa hobetu dutela, kontratatuta zituzten tarifak eta potentziak aldatzeko bideak ikasi baitituzte.

Amaiera ekitaldian, Ana Oregi alkateordeak eta Vital Fundazioaren presidenteak proiektua babestu zuten, eta familia guztiak zoriondu zituzten familia jasangarriagoen Gasteiz bat sortzen joateko egin duten ekarpen baliotsuagatik eta azken hilabete hauetan egin duten ahaleginagatik, bereziki 2020. urteak izan dituen zailtasunak kontuan hartuta.

Datorren urtean Etxe Berdeak programaren edizio berria egingo da, eta horretan ere 75 familiak hartuko dute parte.

Etxe Berdeak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: