Gasteizko autobus elektrikoaren kargatze-unitate funtzionala eraikitzeko obrak

Dosierra: 2020/CO_AOBR/0007(Beste leiho batean irekiko da)

Egoera: irekia, eskaintza-aurkezpen epean.

Proiektuaren aurrekontua: 5.599.926,88 € (BEZ barne)

Kontrola eta egiaztapena: Plangintzaren eta Proiektuen Zerbitzua (Arkitektura)

Deskribapena

2018ko maiatzaren 10ean sinatu zen “Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, Gasteiz hirian BEI ezartzeko sinatutakoaren osagarria” izeneko dokumentua. Hitzarmenaren xedea hiri-garraio publikoan elektrifikazioa ezartzeko jarduketa osagarriak sustatzea zen, hiria BEI sistemaz hornitzeko. Besteak beste, BEI sistemaren kargatze geldoko sistema hartuko duten kotxetegien eraikuntza proiektua idaztea.

BEIrako eta hiriko autobus flotarako kotxetegien eta tailerren eraikuntza faseka egingo da, bere garaian iragarri zen bezala. Lehenengo fasean autobus adimendunaren kargatze-unitate funtzionalerako beharrezkoak diren instalazioak egingo dira.

Kotxetegi berriak udal haztegia zegoen azpiegituren udal-partzelan kokatuko dira, eta 60.395 m2-ko azalera bereizia okupatuko dute ekialdeko izkinan, Zadorra hiribidea eta Juan Crisostomo de Arriaga kaleen artean.

Estrategia exekutiboak TUVISAren kotxetegien, tailerren eta administrazio-eraikin berriaren exekuzioa bi proiektu desberdinetan zatitzen du: kargatze-unitate funtzionala izeneko proiektua eta TUVISAren administrazio-eraikin berriaren proiektua.

Kargatze-unitate funtzionala

BEAren kargatze-unitate funtzionala

Gaur egun udal haztegiak dauden Udalaren jabetzako lursail batean jarriko dira kotxetegi berriak, zeinak 52.000 m2 baititu. Horietatik, 16.000 m2 BEAren kargatze-unitate funtzionalerako izango dira, autobus elektriko adimendunaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoa den azpiegitura barne. Instalazioek 13 autobus elektrikoetarako aparkaleku plazak eta dagozkien markesinak, tailer mekanikoa, unitateak garbitzeko tokiak, aldagelak, perimetro-itxitura eta urbanizazioa izango dituzte.

Eginkizun horiek betetzeko, 17.295 m2-ko azalera urbanizatuko da gutxi gorabehera, eta ibilgailuentzat Zadorra hiribidetik lurzatira sartzeko puntu bat ezarriko da, eta haren gainean bi eraikin egingo dira.

Lizitazioaren pleguetan eta klausuletan(Beste leiho batean irekiko da) obrari buruzko informazio zehatzagoa.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: