#Gaztetxalentx: banaka, binaka edo taldean jolastu eta 4 erronka gainditu!

Gazte Txalentx

14 eta 25 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu? Eman izena, proposatuko dizkizuegun 4 erronkak gainditzeko, ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin, energiaren eta uraren kontsumoarekin eta berdeguneekin lotuta.

2021eko martxoaren 7ra arte izango duzue izena emateko epea. Ez galdu aukera!

Aurkibidea

Nork har dezake parte?

Nola eman ahal dugu izena?

Zertan datza txapelketa?

Eta... sariak?

Nork har dezake parte?

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte bitarteko banaka, binaka edo 3 eta 4 gazte bitarteko taldeak.

Nola eman ahal dugu izena?

Izena emateko epea 2021eko otsailaren 19ko 08:30etik martxoaren 7ko 23:59ra arte luzatuko da.

Bi modutan eman ahal da izena: online edo aurrez aurre (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Espainia plaza 1 behean).

Izena eman online

18 urtetik beherakoek parte hartzen badute, bakoitzak Gazte Txalentx - Adingabekoentzako baimena (pdf) dokumentua osatuko du aitaren/amaren edo tutorearen baimenarekin (sinatuta) eta gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera bidaliko da edo Gazteen Argibideetarako Bulegoan entregatuko dute.

Zertan datza txapelketa?

4 erronkak:

Pertsona, bikotea edo taldeak 4 erronka gainditu beharko ditu 3 astetan, martxoaren 8tik 26ra arte:

  1. Kontsumismotik ihes egin: Scape room birtuala.
  2. Jasangarritasunaren alde nago eta bideoz kontatuko dizut.
  3. Gogoko logoa.
  4. Oinez eta bizikletaz hirian zehar: km+, CO2-.
Nola parte hartu:

Martxoaren 8an, goizeko 9: 00etan, erronkak abiatuko dira. Taldearen helbide elektronikora bidaliko dira erronkaren oinarriak, puntuazio-sistema eta entregatzeko azken eguna. Erronka bakoitzaren emaitzak posta elektronikoz bidali beharko dituzte helbide honetara. gazteria@vitoria-gasteiz.org

Gazte txalentx irabazten duten taldeak Vitoria-Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira, eta saridunei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie sariak noiz eta non banatuko diren.

Eta... sariak?

4 sari ezartzen dira:

  • 1. eta 2. sailkatuak: 180 euroko opari-bonu bana
  • 3. eta 4. sailkatuak: 100 euroko opari-bonu bana

Bonuak "Gasteiz On" elkartearen saltokietan, ostalaritzan edo zerbitzuetan kontsumitu ahal izango dira, talde bakoitzak bonutik dagokion diruarekin zer erosi edo kontsumitu erabaki dezan, eta taldea osatzen dutenen artean banatu ahal izango da.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: