'Florida 200 urte 1820 2020' liburua argitaratu da

2020ko abenduaren 15ean

1.700 ale inprimatu dira, eta 10 euroan salduko dira.

Liburuaren azala

Florida parkeak 200 urte bete ditu Eta Udalak programazio zabal batekin ospatu du urteurrena, zeinak –koronabirusaren pandemia gorabehera– azken hilabeteotan Gasteizko arnasgune berdearen balio historiko, patrimonial eta soziala azpimarratzeko balio izan baitu. Azaroaren 19an aurkeztu zen jendaurrean “Florida 200 urte 1820 2020” liburua, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak editatu duena Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren izenean, Mario Sáenz de Buruaga eta Miguel Ángel Domingok sinatua.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok azaldu duenez, liburuaren jatorrizko edizioa duela 20 urte kaleratu zen, eta gainbegiratu, orraztu eta hobetu egin da edizio berrirako. “Aukera ezin hobea da parkearen historia ezagutzeko, bertan izandako gertakizunak”. Arabako Foru Aldundiaren argitalpen-zerbitzuak 1.7000 ale argitaratu ditu (horietatik 1.200 gaztelaniaz), eta Arabako liburu-denda eta liburutegietan salduko da, 10 euroan. Ana del Val Kultura eta Kirol diputatua esan duenez “gure ekarpen txikia egiten diogu halako efemerideari, guztion parte dena. Parke hori ere Foru Aldundi gisa lagundu dugu gure hiriburuko beste ikur batekin, Ignacio Aldecoa Kultur Etxearekin, hain zuzen ere. Toki horretan, gainera, urteurren horri berari buruzko erakusketa bisitatzen jarrai daiteke, Udal Artxiboak antolatua”, esan du.

Egileak udal-aktetan murgildu dira, Udal Artxiboko agirietan, hemeroteketan, milaka artikulu irakurri dituzte eta elkarrizketak egin dizkiete kronista historikoei, hartara 160 orrialde inguruko lan hau kaleratzeko. Liburuak bidaia bat egiten du era guztietako gertakarietan barrena: Espoloiaren eraikuntza, errege godoen estatuen iritsiera, munduan izandako gerren eragina, XX. mendeko lehen hamarkadetako “girotxoa”, Jaiotza Monumentala, Canciller Ayala hotelaren eraikuntza… baita gertukoago jazoerak ere, esaterako, Europako Green Capital saria, jazza eta oraintsu 40 urte bete dituen Legebiltzarra.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: