Urtarrilaren 31ra arte luzatu da TAO txartelen indarraldia

2020ko abenduaren 15ean

Abenduaren 1eko Dekretu baten bidez, Udalak erabaki du 2021eko urtarrilaren 31ra arte luzatzea egoiliarrentzako eta saltokientzako TAO txartelen indarraldia. Txartel horiei esker, ordutegi-taloirik gabe aparkatu ahal izango dute ibilgailu jakin batzuek (araututako eremuan helbideratuta edo bertan merkataritza-jarduerei atxikita daudenek), eta, gainera, aparkatzeko gehieneko denbora mugatzetik salbuetsiko ditu.

TAO txartel horiek urtero berritzen dira, eta ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen duten titularren etxera bidaltzen dira. Baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko eta onuradunei txartela bidaltzen zaiela ziurtatzeko, Udalak luzapena erabiltzen du: aukera hori lur gaineko aparkaldi mugatuko zerbitzua arautzen duen ordenantzan jasota dago.

Beraz, 2020ko txartela izanda, abenduaren 31n 2021erako TAO txartel berria jaso ez duten eta baldintzak betetzen jarraitzen duten onuradunek 2020ko txartela erabiltzen jarraitu ahal izango dute datorren urtarrilean.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: