Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta, data horren inguruan, jarduera-egitarau zabala izaten da Gasteizen, Udalak eta eragile euskaltzaleek antolatuta.
Jarduera horiez gain, azaroan eta abenduan bestelako gizarte-mugimendu batzuek antolatutakoak ere izango dira. Ezagutu horiek Arabako Euskararen Agendan. Sareetan, @euskararenagenda
Egitarauan, ondorengo udal zerbitzuek hartu dute parte: Gizarte Etxeen Sareak, Udal Liburutegi Sareak, Gazteria Zerbitzuak, Bizan sareak eta Euskara Zerbitzuak berak. Halaber, elkarte ugarik antolatu dituzte jarduerak, horien artean: Geu elkartea, Arabako Alea, Zet Zabalganeko euskara taldea, Sarburu Salburuko euskara taldea, Euskharan elkartea, Euskaltzaleen Topagunea federazioa, eta beste gizarte-eragile batzuk.
Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortu zen 1948an. Denbora asko igaro da ordutik, baina oraindik euskarak bultzada handien beharrean segitzen du. Euskaren alde urte osoan dihardugunon ospakizuna da Euskararen Nazioarteko Eguna, bai. Baina horrez gain, abiapuntua izan behar du abenduaren 3ak: erabilera sustatzeko, esparru gehiagora hedatzeko eta euskararen inguruan indarrak metatzeko. Eta, finean, urtearen 365 egunetan euskaraz bizitzea posible izan dadin lortzeko.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.