Santa Isabel hilerria- Turismoa Vitoria-Gasteizen

Santa Isabel hilerria

Hilerri honek antzinako baseliza baten eta ondoan dagoen auzoaren izena hartzen du. XIX. mendearen hasieran eraiki zen eta ehorzketa masiboak izan ziren tifus izurri baten ondorioz. Madrilgo Udalak hilerri hau hartu zuen eredutzat hiriko kanposantuak eraikitzeko. Izan ere, txostenen arabera, "zalantzarik gabe, Espainiako hilerririk politenetako eta osoenetako bat da".
Gaur egun, ezinezkoa da hilerri hau zabaltzea hiri-barrutian kokatuta baitago eta bertan dauden panteoietan baino ez dira baimentzen ehorzketak.

Ezinbestekoa

  1. Rossi panteoiaren estilo neoegiptoarra aztertu.
  2. Zulueta panteoian dagoen aingeruak edonor seinalatzea saihestu (bestela, 10 egun barru hilko dela baitio kondairak) .
  3. Parte eta Oroimen liburuxkan pdf proposatzen diren 3 ibilbideren bat egin Santa Isabel hilerria.

Kokapena

Arriaga atea 26A, 01013 Vitoria-Gasteiz.

Google Mapsen ikusi(Beste leiho batean irekiko da) | Ibilbide birtuala 360º(Beste leiho batean irekiko da)

Bisitak eta informazio gehiago

Bisiteei buruzko informazioa Turismo Bulegoan kontsultatu.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157711536415463(Beste leiho batean irekiko da)
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: