Deskontuak eta abonamenduak
Deskontuak
Programazio batzuetan deskontuak balia daitezke (ez dira metagarriak):
- Familia ugariek: % 20ko beherapena (%50 "Familia ikuskizunetan").
- Langabeak: % 25.
- 65 urtetik gorakoak: % 20.
- 30 urtetik beherakoak: % 50.
- Entitateentzako deskontuen aukera. Leihatilak galdetu.
- Deskontu horiek helduentzako ikuskizunetan aplikatzen dira.
Antzokiko sarreran deskontua justifikatzeko eskatuko da. Deskontua egiaztatzerik ez badago, dagokion aldea ordaindu beharko da leihatilan, aretoan sartu aurretik.
Abonamenduak
Bi abonamendu mota dago, sarreren prezio orokorrean %15etik 30era bitartean aurrezteko aukera ematen dutenak. Abonamendu horiek beste pertsona bati utzi ahal zaizkio.
Denboraldi eta ziklo bakoitzeko abonamenduak data zehatz batzuetan saltzen dira, eta data horiek edizioa aurkezten denean ematen dira ezagutzera. Abonamendu-salmenta bat abian dagoenean, sarrera-salmentari buruzko informazio-orrialdean.
Abonamendu orokorra
Abonamendu horren bidez % 30eko deskontua lortzen da sarreren prezio osoan. Antzokira gehien joan ohi diren ikusleei mesede egitea da helburua.
Abonamendu itxiak dira, Antzoki Sarearen denboraldi bakoitzaren barruan arte mota jakin bateko ikuskizunak barne hartzen dituztenak, esaterako, antzerki abonamendua eta dantza abonamendua, edo ziklo jakin bati dagozkionak, hala nola XXI. mendeko Flamenkoa, Ikuskizuna Ibaiondon, Jim Aktual eta abar.
Abonamendu mota horren beste abantailetako bat da leku bera lor daitekeela barne hartzen dituen ikuskizun guztietarako; gainera, denboraldiaren hasieran salmenta berezia dagoenez, leku onenak aukeratu daitezke. Abonamendu mota horri ezin zaio bestelako deskonturik gehitu.
Abonamendu irekia
Abonamendu mota horren bitartez %15eko edo %20ko deskontua lor daiteke, ikuskizun kopuruaren arabera. Publikoak denboraldiko programaziotik gehien interesatzen zaizkion ikuskizunak aukeratzeko bide ematen du, arte arloa edozein delarik. Beraz, "nahierarako" abonamendua da. Gutxienez lau ikuskizun aukeratu behar dira % 15eko deskontua lortzeko. Sei ikuskizunetik gora, deskontua % 20koa da. Ikuskizunak eta eserlekuak abonamendua erosteko orduan aukeratu behar dira.
Denboraldi hasieran saltzeko egun bereziak izaten dira, salmenta arruntaren aurretik. Dena dela, abonamendu irekia denboraldiko edozein unetan eros daitezke.
Abonamendu irekia ezin da online erosi. Abonamendu irekiari ezin zaio bestelako deskonturik gehitu.
Sarrerak eta abonamenduak erosi
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.