Luis Aranburu Udal Musika Eskolari buruzko ohiko galderak
Nork eska dezake lekua musika eskolan?
Lau urtetik gorako edonork.
Nola izan zaitezke eskolako ikasle?
Aurretiazko izen-ematea
Eskolak eskaintzen dituen instrumentu eta ikasgai bakoitzeko eskatzaileen zerrenda egiten da.
Zozketa egiten da esleipena zein deituratatik hasita egingo den erabakitzeko.
Ekainaren lehen egunetan instrumentu bakoitzerako hutsik dauden lekuak esleitzen dira, aldez aurretik iragarri diren egun, ordu eta lekuen arabera.
Matrikulazioa: lekua lortu ondoren eta klaseak hasi aurretik

Badago beste modurik?
Eskolako ikasle izateko ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea eta ordutegien esleipenetara joatea. Hasieratik lekurik lortzen ez bada ere, ikastaroan zehar leku hutsak gera daitezke aukeratutako instrumentuetan eta, musikaren lengoaiaren arloko ezagutzak izanez gero, leku horiek betetzeko deia egin ahal dizute.
Musikaren lengoaiaren arloko ezagutzarik ez duten pertsonei musika lengoaiaren taldeetan sartzeko aukera dagoen bitartean bakarrik deituko zaie, urrian, oro har.
Musikaren lengoaiaren arloko ezagutzarik ez duten pertsonei musika lengoaiaren taldeetan sartzeko aukera dagoen bitartean bakarrik deituko zaie, urrian, oro har.
Ba al da salbuespenik?
Aurretiaz izena emateko eta ikasgaiak esleitzeko prozedura berbera bada ere, hainbat ikasgai (KONBOAK, MUSIKARAKO INFORMATIKA, HARMONIA MODERNOA, INSTRUMENTU-TALDEAK) ikasturte bakoitzeko antolakuntzaren menpe daude eta ikasturtean zehar sartzeko aukera egon daiteke. Zalantzarik izanez gero, kontsultatu ikasgaiaren eta taldearen arduradunarekin.
Nola daude antolatuta ikasketak?
Ikasketa orokorretan, instrumentu bat jotzen ikasteko lekurik egoteak baldintzatzen ditu ikasketak. Lekua eskuratu delarik, bi aukera dugu:
- Helduek B aukera egiten dute. Bost ikasturte dira.
- 18 urtetik beherako ikaleek A aukera egiten dute. Aukera hau bi mailatan banatzen da: 2. maila (sei ikasturte) eta 3. maila (6 ikasturte).
Bi aukeretan ezinbestekoa da hasieran musikaren lengoaiaren 1. eta 2. mailak egitea (astean bi klase).

Zer ikasten da?
Instrumentu sinfonikoak jotzen ikasten da, hainbat salbuespenekin: arpa, gitarra eta baxu elektrikoa, kantua (bakarlari), musikaren lengoaia eta musikarako harmonia eta informatika.
Titulaziorik ematen al da?
Egun, goi mailako musika kontserbatorioetan egiten diren musika-ikasketetan bakarrik ematen dira tituluak
Zenbat denbora behar da ikasketei etekin egokia ateratzeko?
Klaseetara joateaz gain, ezinbestekoa da praktikatzeko eta ikasteko denbora izatea. Orientazio gisa, horretarako egunean 30 minutu behar direla esan daiteke.
Zein jarduera antolatzen ditu eskolak?
Klaseez gain, ikasturtean zehar badira instrumentuen entzunaldiak, entzunaldi orokorrak, kontzertuak, ikastetxean bertan egiten diren berariazko ikastaroak eta ikastetxetik kanpo egiten diren beste zenbait jarduera.
Badago ikasleentzako ikasketa gelarik
Ez. Aukeren arabera, gelak uzten zaizkie bertan klaserik ematen ez denean.
Eskolak badu ikasleentzako instrumenturik?
Ikasgaien arabera. Oro har, ikasle bakoitzak bere instrumentua izan behar du praktikatzeko. Zalantzarik izanez gero, eta eskolan hastean, galdetu arduradunari.
Zenbat balio du eskolan ikasteak?
Hainbat modalitate daude (kontsultatu izena emateko liburuxkan)
Laguntzarik badago?
- Kategoria orokorreko familia ugariek matrikula erdia doan izango dute (% 50).
- Kategoria bereziko familia ugariek matrikula doan izango dute (% 100).
- Guraso bakarreko familiek matrikula erdia doan izango dute (% 50)
Baja eman daiteke ikasturtean zehar?
Bai, idazkaritzan idazkia aurkeztuta.
Asistentzia nahitaezkoa da?
Bai. Izena emateko liburuxkan adierazten denez, behin eta berriz huts eginez gero eskolatik kanporatu daiteke ikaslea.
Musika arloko ezagutzarik izan behar da aldez aurretik?
Ez. Musika eskola izanik adin guztietako eta egoera guztietako jendeari zuzentzen zaio eta, batez ere, musika ikasketarik ez dutenei.
Instrumentu batean baino gehiagotan matrikula naiteke?
Egun, pertsona bera bi instrumentutan matrikula daiteke, gehienez. Gogoan izan klaseetara joateaz gain praktikatzeko denbora ere izan behar dela.
Beste ikasgai batzuetan matrikulatzeak (musika taldeak, musikaren lengoaia, harmonia, informatikarako musika edo konboak) ez dauka loturarik instrumentuetan matrikulatzearekin. Pertsonaren mailaren eta eskolan lekua izatearen menpe dago.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.