"Bateragarriak": interes komunak dituzten adin guztietako pertsonak lotzeko ekimena

Timon bazara, aurkitu zure Pumba

"Bateragarriak" interes komunak dituzten adin guztietako pertsonak konektatzeko esperimentu soziala da. Helburua da, adina edozein dela ere, oso bateragarriak diren pertsonak elkartzea, elkarrizketa batez gozatzeko, iritziak trukatzeko eta aisialdia partekatzeko.

Adinekoei eta gazteei eragiten dieten adin-estereotipoak gainditzeko eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko BIZANek egiten duen lanaren parte da "Bateragarriak" ekimena. Era berean, edadismoaren aurka sentsibilizatzeko estrategiaren parte ere bada, hau da, adinagatik adinekoek eta gazteek jasaten duten diskriminazioaren aurka sentsibilizatzeko estrategiaren parte. "Bateragarriak" adierazpen indartsua da, benetako loturek belaunaldien arteko oztopoak nola gaindi ditzaketen adierazten duena.

Lehenengo topaketaren bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=kgELfbUlu84(Beste leiho batean irekiko da)

Prozesua

2023ko udan publizitate-kanpaina bat abiarazi genuen, eta adin orotako jendea casting batean izena ematera animatu genuen, bertan antzeko izaera, interes eta gustuak dituen beste norbait aurkitzeko erronka tartean. Guztira, 252 pertsonak eman zuten izena, esan bezala, adin guztietakoak.

Horrez gain, ekimenean parte hartu zuten Lakuako gizarte-etxean Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren barruan diharduten zenbait gaztek. Lankidetza horren helburua parte-hartzaileen aniztasuna aberastea eta belaunaldi desberdineko jendea elkartu zedin sustatzea izan zen.

Interesdunen artean, 20 parte-hartzaile aukeratu genituen aurrez aurreko casting baterako, uztailaren 20an. Bertan, haien bateragarritasuna ebaluatu genuen eta informazio gehigarria bildu genuen, bikoteak sortzeko asmoz.

Azkenik, urriaren 17an, aurrez aurre elkar ezagutzeko aukera izan zuten 20 pertsonetik 8k. Grabatu egin genuen une hori, esperimentu sozial gisa, eta adin desberdineko pertsonen arteko benetako lotura-uneak atzeman genituen. Ikusi bideoa(Beste leiho batean irekiko da).

Azaroaren 23an, Lakuako gizarte-etxearekin lankidetzan, ekitaldi bat egingo da, non castingean izena eman duten 70 pertsonek elkarrekin konpartitzen dutena deskubritu ahal izango duten, bakoitzaren adina, jatorria, arraza edo sexua alde batera. Topaketari buruzko informazioa.

Webgunea

Ekimenaren webgune ofiziala: www.somoscompatibles.com(Beste leiho batean irekiko da)

BIZANen sare sozialak:

Instagram3030 @bizanvg(Beste leiho batean irekiko da)

facebook @bizanvg(Beste leiho batean irekiko da)

BIZANi buruzko informazio gehiago

BIZAN zentroak, jarduerak eta zerbitzuak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.