Iraungarritasunaren aldeko erronka

Gasteiz 2012ko European Green Capital gisa aritu zenetik hamar urte joan diren aldetik, bada garaia aintzatespen haren inguruan balantzea egiteko, sariak gure hiriak hiri-sistema iraungarriago bat gauzatzeko dituen konpromiso eta planteamenduei dagokienez sariak eragin duenaz.

Abiapuntu gisa saria ez zela ibilbidearen amaiera ulertu behar da, baizik eta udalerri iraungarriago baten aldeko apustua bultzatzeko eta berresteko aukera. Hartara, orduko hartan hiriak berretsi egin zuen erronka berri eta konplexuei aurre egiteko apustua, eta erronka horiek aldaketa sakonak eskatuko zituzten hiri-kudeaketako politika eta ereduetan, eta ordura arte ez bezalako bizimodu eta portaerak eskatuko zizkien herritarrei. Hiriburutzaren harira Udalak Vitoria-Gasteiz hacia un sistema urbano más sostenible txostena argitaratu zuen; bada, orduko hartan ere garapen iraungarriaren alorrean egoera goitik behera aldatu behar zuten erronka andana bati erabateko konbentzimenduz eta ausardiaz ekiteko konpromisoa jasotzen zuen.

Efemeridearen 5. urteurrenarekin bat plazaratutako "Vitoria-Gasteiz, European Green Capital 5 urte geroago(Beste leiho batean irekiko da)" argitalpenean 2012tik ordura arte igarotako bosturtekoaren lehen balantze bat egin zen, eta Gasteizek aurre egin beharreko erronka nagusiak identifikatu ziren. Norabidea aldatzearen premia iradokitzen zuten etorkizunerako erronkak, alegia. Izan ere, tokikoa kudeatzeko moldeak nabarmen birbideratu ezean, ingurumen- eta osasun-inpaktuak areagotzearen mende egongo gara, baita bertako biztanleen kohesioaren eta gizarte eta ekonomi babes eta ongizate ereduaren hondamen gero eta handiagoaren mende ere, eta, are gehiago, natur ondare publikoari berari eragingo liokeen deskapitalizazioaren mende.

Bide beretik, une egokia iruditu zaigu hamargarren urteurrena beste txosten bat idazteko, joan den hamarkadaren ikuspegia jasoko duena; gogoeta kritikoa egin nahi dugu garai hartan onetsitako erronkek eta jorratutako bideek orain artean eman dituzten fruituen inguruan, bai eta Gasteiz European Green Capital 2012 izendatu zenetik hona iraungarritasun-politikek zer bilakaera izan duten aztertzeko ere.

Laster izango da eskuragarri Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) sustatutako txosten hori.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: