Superhiri europar baterantz

Green Capital sariaren hamargarren urteurrena une egokia da gogoratzeko, baina baita aurrerantz begiratzeko ere. Gasteizek Europako abangoardian jarraitzeko konpromisoari eusten dio, ondo konektatutako hiria delako, zerbitzu publiko onak dituelako, bizi-kalitatea duelako, ekonomikoki lehiakorra delako eta ingurumenaren arloan erreferentea delako. Hiriak etorkizunera begiratzen dio, Europako superhiri bihurtzeko asmo osoz.

Urrats asko ematen ari dira bide horretan: HAPO berria egitea, dagoeneko 2025erako lan-esparrua duen Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren berrikustea, Nekazaritzako elikagaien estrategia iraungarria definitzea; ekonomia berde baten eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua, Hezkuntza, Kultura, Gazteria, berdintasuna, Gizarte Zerbitzuen arloetako plan estrategikoak garatzea... Izan ere, helburua Gasteiz bertako auzo eta herrien arteko oreka eta kohesioa bermatzen duen hirigintza-eredu bat garatzen lagunduko duten ekipamendu eta azpiegiturez hornitzea da.

Etorkizunerako bidea markatzen duten bi mugarri nagusi azpimarratu behar dira batez ere: 2030erako Hiri Agenda eta Hiri adimentsu eta klimatikoki neutroen Europako Misioa:

2030 Hiri Agenda

Udalak abian jarri du Gasteizko 2030erako Hiri Agenda berria diseinatzeko prozesua, hiriaren datozen urteetako ibilbide-orria markatuko duena, horretarako estrategia bat etorriko delarik Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin (GJH). Estrategia berri horrek Hiri Agenda eta Garapen Iraungarriko Agenda uztartzen ditu, eta hiriko sektore-estrategia guztiak integratzeko balioko du, GJHak jarduera guztien elementu komun eta gidari gisa hartuta.

Informazio gehiago Gasteizko 2030 Hiri Agendari buruz

Europako misioa: hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak

Gasteiz Hiri Adimendunen eta klimatikoki neutroen Europako Misiorako(Beste leiho batean irekiko da) hautatutako 100 hirietako bat da. Hautaketa horren ondorioz, gainerako hiriek jarraitu beharreko eredu bihurtu da Gasteiz; izan ere, Misioak esperimentazio- eta berrikuntza-zentro erreferente bihurtu nahi ditu 100 hiri hautatuak, hartara lortzeko Europako hiri guztiak karbono-isurpenen aldetik neutroak izan daitezela 2050. urterako.

Proiektu horretan parte hartzea trantsizio energetiko justua lortzeko tresna izango da. Trantsizio energetiko horrek pertsonen osasuna eta ongizatea hobetuko ditu, eta onura gehigarri ugari ekarriko ditu, hala nola airearen kalitatea hobetzea, enplegua sortzea eta bizimodu osasungarriagoak.

Informazio gehiago Europako misioari buruz

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.