Merkataritza eta ostalaritza - Merkataritza Enpresen Hazitegia

Merkataritza Enpresen Hazitegia

Merkataritza Enpresen Hazitegia Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroaren lau egoitzetako bat da.

Merkataritza Zerbitzuak, egoitza horretan, bi lokal jartzen ditu txikizkako merkataritza sektorean kualifikatuak diren ekintzailetza-proiektuen eskura.

Merkatuaren baldintzak betetzen dituen lokal batera sartzea edo/eta udalaren babesa izatea funtsezko faktoreak izan daitezke enpresaren lehen urteetako arrakastan, urte horietan negozioa finkatzea jokoan baitago.

Proiektu honen helburu nagusia da proiektu nahiko aurreratua duten ekintzaileek proiektuaren bideragarritasuna probatzeko aukera izatea, baldintza oso egokietan.

Lokalak

Bi lokalak Hedegile kalean daude, hiriko Alde Zaharrean.

Lokalak, kokapena eta azalera
Lokala Kokapena Azalera
1 Hedegile kalea, 38 53,65m²
2 Hedegile kalea, 40 47,98m²

Errenta

Merkataritza-enpresen hazitegiaren lokalen errenta
Lokala Errenta Diruz lagundua Beza % 21 Hilea, guztira, diruz lagunduta Bermea
1 239,87€ 119,94€ 25,19€ 145,12€ 479,74€
2 256,13€ 128,06€ 26,89€ 154,96€ 512,26€

Eskaerak

Lokalak eskatzeko tramitea

Harremanetarako: comercio@vitoria-gasteiz.org

Lokalen irudiak

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72177720330310447(Beste leiho batean irekiko da)

Bideoak

Hedegile kalea, 38

Hedegile kalea, 40

Finantzaketa

Eusko Jaurlaritza – Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila.

Eusko Jaurlaritza - Turismo, Merkataritza eta Kontsumo

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.