HEI TXIKI VITAL: Zurrumurruen kontrako estrategia

Noiz
Eguna: 2020/02/28, hasiera ordua: 15:30, amaiera ordua: 17:00
Deskribapena

estrategia antirumores

Eraldaketa sozialaren aldeko sentsibilizazio eta komunikazio proiektu bat da. Bere helburuak ondorengoak dira:

  1. Herritarrak, banaka naiz erakundeetako ordezkari gisa inplikatu eta trebatzea, zurrumurruen aurkako agenteen sare bat sortzeko.
  2. Pentsamolde kritikoa sustatzea eta estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruz sentsibilizatzea, horretarako, aniztasunaren inguruko kontakizun negatiboak zalantzan jarriko dira eta ekintza berritzaileak eta parte-hartzaileak egingo dira.
  3. Agenda politikoan eta sozialean eragitea, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioari aurre hartzea hiriaren helburu kolektibo oso garrantzitsua dela onartzeko.

Zurrumurruekin amaitzea pertsona ororentzat onuragarria den konpromiso kolektiboa da. Estrategiarekin modu ezberdinetan lagundu edota parte hartu dezakezu.

Xehetasunak:

Eguna: Otsailaren 28an

Ordutegia: 15:30 – 17:00

Hizkuntzak: gaztelania

Lekua: Bizileku (Floridan)

Norentzat: gazteentzat (14-15 urtekoak)

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanez gero (30 lagun)

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: